Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
grafito 1 iz ikatz mota kristaldua, beltza eta metal distirakoa, arkatzak eta egiteko erabiltzen dena.
Bizi guztia grafitoari zein diamanteari eskaini dion kimikari-estilitaren bat. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 296. orr.
Bi azabatxe puntu bakarrik begitxoak eta bi grafito marratxo zangoak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 341. orr.
Betazalak grafito pittin bat emanda lausotuak zituzten, berezko edertasuna areagotuz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.
2 hormetan eginiko marrazki edo idazkuna. ik grafiti.
Oso gutxi ikertu den arte mota da grafitoena. Berria - Kultura 2004-04-25
3 arkeologian, horma edo oroitarri batean eginiko idazkun edo marrazkia.
Marrazkien eta gaien ugaritasuna da Olibako monasterioko grafitoen aurkikuntzak utzitako datu harrigarriena. Berria - Kultura 2004-04-25