Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ongi graduaturik baldin badago, puntu gorri hori da balak joko duen leku zehatza. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.
Termometro eta manometroen koadranteak ez zeuden graduaturik: kolorezko zeinu konbentzional batzuk besterik ez zeramaten. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 155. orr.
Termostatoa 800°C-ra graduaturik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.
EEBBetara itzulita Harvard Unibertsitatean graduatu zen 1916an. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.
Sendagileak behartuta daude ikasketak egitera eta graduatzera. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 260. orr.
Hogeita hamahiru urterekin ikasgai bat gainditzea falta zuen graduatzeko: gogokoen zuena, hain zuzen. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 191. orr.
Angie O'Connor-ek, urte pare bat lehenago komunikabideetan graduatua unibertsitatean. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 27. orr.
· Gazteak eskoletarik graduatzen diren zeremonia berezietan. Herria 2001-08-09
Betaurreko beltz graduatuen artetik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 63. orr.
Massachussetts Institute of Technology (MIT) unibertsitatetik atera diren graduatuak hartuko bagenitu. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 18. orr.
George Mason Unibertsitateko Graduatuentzako Hezkuntza Eskolako dekanoa. Harvardeko Hezkuntza Graduatu Eskolan. Berria - Gaiak 2004-02-18
50 urteko etxeko andreak lehen titulua lortu zuen: eskola graduatua. Berria - Kultura 2004-11-23
eskola graduatua (4); graduatu zen (6)