Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizonaren duintasunari, bere nazionalitate, bere arraza, bere erlijio, bere sexu, bere graduaren gainetik zor zaion errespetua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 14. orr.
Eta gizakiaren goren gradua, jakina, gizaki modernoa da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 44. orr.
Lehen graduko lehengusu-lehengusinen arteko ezkontzen debekuak ere jatorri berbera du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 167. orr.
Lehen graduko zartadura bat da, eta sendagileen kontrolpean dago. Berria - Kirola 2004-01-20
Sudurrean bigarren graduko izoztu arinak ditu, eta eskuetan ez du sentimenik. Berria - Kirola 2004-08-01
'Zakur hauek argiak dira, gainera,' dio Arantxak, 'gradu bat baino ez zaie falta pertsona izateko’. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 296. orr.
Oharraren ondorio zuzena ateratzeko ez zen bigarren graduko logikarik behar. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.
Ihes egitea lehen graduko falta da, espetxe arauen arabera, eta 45 eguneko zigorra jaso dezake. Berria - Euskal Herria 2004-05-29
Eta zeremonien kate nahasi honetan, handienetik ttikienera, agerienetik gordeenera, gradu kontua besterik ez doa. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.
Gradu kontua izango da, beharbada, baina nik behintzat argi eta garbi daukat aldea dagoela batetik bestera. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 12. orr.
· Nolabaiteko onarpen gradua adierazten du horrek epigonoen aldetik. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.
Frankoen artean hiritar-gradu bakarra zegoela. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Herritarren erdiari giza gradua ukatzen dioten sasi-festetan Tximino imitatzaile gradutik ez da pasa amerikarra. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 131. orr.
Erabateko oklusioari dagokion irekidura graduarekin. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.
Heldutasun-gradu hori ere iritsi genuen, urtebeteko atzerapenarekin bada ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.
Gradu militarrez horniturik daude hartan enplegatutakoak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.
Militarrak iritsi zitezkeen eta gradurik gorenera iritsi zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.
14-eko gerla egin zuen burutik buru, gradoz beti goiti joanez eta zortzi ohorezko aipamen ardietsiz. Herria 2005-08-11
Helduentzat kurtsoak antolatzen dituela euskaraz jabetzeko, sei gradu desberdinetan. Herria 2005-06-16
Santiago anaia, berriz, ikasle izan arren, Komandante gradura iritsia zen, omen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 15. orr.
Utziko dut alde batera zer egin duen armadan eta nola hupatu den jeneral gradora. Herria 2003-01-28
Gradu ikastaroak gaur egungo karreren antzekoak izango dira, baina hiru urtekoak. Berria - Harian 2005-02-25
Gainera, orain arte alde handia izan da gradu eta graduondoko ikasketen artean. Berria - Euskal Herria 2004-06-23
Doktore gradua lortu ondoren. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.
Osunako unibertsitatean hartua dut irakasle gradua. ik beherago 10. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 180. orr.
85 preso 2. gradutik 1. gradura pasatu zituzten. Berria - Euskal Herria 2004-05-11
Manu Azkarate presoari hirugarren gradua ematea erabaki du Javier Gomez Bermudez Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentraleko epaileak. herria¬
Hirugarren gradurik ez nuela nahi erran nion. Edurne Elizondo «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 97. orr.
Gelditzen zaion espetxe zigorra hirugarren graduan betetzea. Berria - Euskal Herria 2004-04-21
Gainera, hirugarren gradua ezartzen zaio presoari. Berria - Euskal Herria 2004-05-19
Hirurogei-laurogei graduko arkuak osatuz. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.
Ostertzari buruz berrogeita bost bat graduko angeluan makurtua. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.
Izotz eta harkaitz zorrotzez osatutako terreno mistotik ibili eta gero, zenbait unetan %55-60 graduko makurduraz, hego-bizkarrera ailegatu nintzen. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 83. orr.
Hego latitudeko hamalaugarren gradu inguruan. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 44. orr.
Ipar latitudeko laugarren graduraino eta longitudeko hamabosgarreneraino iritsi balira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.
Ipar latitudearen 80 gradutan nago. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.
Septentrioaren aldera hirurogei gradu eta minutu batzuetako alturan. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 95. orr.
Iparrorratzaren graduak izan daitezkeela bururatu zaidak oraintxe bertan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
2,5 metroko zabalera du bideak eta 90 graduko bihurgune itxi bi. Berria - Kirola 2004-04-09
· 365 graduko bira egin dugu, Frankismotik hasi eta Frankismora itzuli garelako. Berria - Euskal Herria 2004-03-07
Euskararen normalizaziorako politikan «180 graduko aldaketa» egitea exijitu zion IU-NEBk Nafarroako Gobernuari. Berria - Euskal Herria 2004-06-05
Beruna 335 graduan urtzen da. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.
Uraren tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.
3.015 gradu Kelvin, beraz, 2.741,84 ºC (gradu zentigrado) dira. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.
102 F graduko tenperaturarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.
Tenperatura zero gradukoa, eguraldia hotza eta gardena. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.
Elurra eta izotza, emezortzi gradu uts azpitik, eta antxe gau eta egun. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 94. orr.
Itsasoko uraren tenperatura 2 gradukoa izanen da, zeropetik. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 281. orr.
Hango tenperatura ez da zero gradutik behin ere altxatzen. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 166. orr.
Gau osoan eduki gintuen kanpoan zutik, hogeiren bat gradu zeropean, hor nonbait. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.
Maiz ikusi dinat Siberiako estepetan tenperatura zero azpitik berrogei gradu erortzen! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 136. orr.
Hogei gradutik gorako tenperatura. Berria - Euskal Herria 2004-02-05
Hogoita bat-garren mende hau bururatu baino lehen, [Lurra] gutienetik grado batez berotuko dela aintzina, beharbada bizpahiruez, batzuek diotelarik bost gradoko berotzea ere gertatzen ahal litakeela. Herria 2003-11-13
Laugarren egunean, kalentura ia 40 gradukoa izango du eta beldurtu egingo zara. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 267. orr.
· Horrek graduren batez epeldu zuen erakutsi nahi nion hoztasuna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 280. orr.
Gure ardoa, hamazortzi gradukoa, Mañerutik iritsi berria zen. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.
Sagarnoak ez du sei gradu alkohol pasatzen. Herria 2005-05-19
Ez edozein trago gainera, gradu alkoholikoan gorantz samar zihoazen edarienak baizik. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 138. orr.
2,3 graduko lurrikara gertatu zen atzo arratsaldean Nagoren. Berria - Euskal Herria 2004-10-13
4,5 graduko lur mugimendu batek Nafarroa astindu du. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Urria: Richter eskalan 4,5 gradukoa, Iruñean. Berria - Euskal Herria 2004-09-19
Richter eskalako 3,8 graduko lur mugimendu bat izan da Lizoainen. Berria - Euskal Herria 2004-10-01
Gradu aretora sartutakoan. Berria - Euskal Herria 2004-11-26
Horixe bera egiaztatu zuen Miriamek Gradu Aretoan botoak hartzeko ipinitako mahaian. Berria - Euskal Herria 2004-03-25
EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Filologia, Geografia eta Historia Fakultateko Gradu-Aretoan. Berria - Euskal Herria 2004-04-22
Oregongo Unibertsitatean gradua hartu ondoren, 1924ean San Franciscoran joan zen bizitzera eta publizista lanak egin zituen. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 64. orr.
Gizon eskolatua zen hau eta Siguenzan graduak hartua. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 16. orr.
Betor bere bizibideko graduak hartzeko eguna eta ordua, betor borroka-eguna alegia, eta hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.
Osunan graduak hartua, alde egin ezazu nire aurretik. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 180. orr.
· Horratx, nonahiko jendaje arrotzak, [...] "vecino" gradua hartzeko bete behar zuen baldintzetako bat: gutxienez hamairu azaburuko baratzea ukan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.
artean hiritar gradu (5); baino bi gradu (3); bat gradu (9); berrogei gradu (7); beste gradu (5); bi gradu (12); bizpahiru gradu (6); bost gradu (10); da gradu (4); eta gradu (14); gradu aldaketak (4); gradu aretoan (5); gradu artean (3); gradu arteko (3); gradu baino (13); gradu baino gehiago (5); gradu bakarra (5); gradu bakarra zegoela (3); gradu bakarrik (3); gradu bat (20); gradu bat zeropetik (3); gradu batean (5); gradu batean bai (3); gradu batekoa (4); gradu baten (5); gradu batez (3); gradu daude (4); gradu egiten (4); gradu eta (19); gradu eta graduondoko (3); gradu eta minutu (3); gradu gehiago (4); gradu gutxiago (4); gradu handiagoan (3); gradu handiagoan edo (3); gradu harrapatu (5); gradu igo (4); gradu ikasketak (3); gradu inguru (5); gradu inguruko (7); gradu inguruko tenperatura (3); gradu izan (5); gradu izan zituen (3); gradu jaitsi (3); gradu markatzen (5); gradu ondoko (6); gradu titulua (4); gradu zero (12); gradu zero azpitik (11); gradu zeropetik (5); gradu zeuden (3); hamabi gradu (4); hamaika gradu (3); hamar gradu (9); hamar gradu zero (3); hemezortzi gradu (3); hiritar gradu (5); hiritar gradu bakarra (4); hiru gradu (6); hogei gradu (6); hogeita hamar gradu (5); lau gradu (5); maila eta gradu (5); orokortasun gradu (3); tenperatura gradu (6); zazpi gradu (7)
bere gradua (3); bigarren graduan (4); doktore gradua (5); eta graduak (4); eta graduan (3); galindori hirugarren gradua (3); goren gradua (3); goren graduan (3); gradua eman (4); gradua ematea (6); gradua eskuratzeko (3); gradua lortu (5); gradua lortzeko (4); gradua onartu (3); graduak eta (5); graduak ez (3); graduak hartua (3); graduan izan (3); hirugarren gradua (31); hirugarren gradua eman (3); hirugarren gradua ematea (5); hirugarren gradua eskuratzeko (3); hirugarren gradua onartu (3); hirugarren graduan (13); lehen gradua (5); lehen graduan (5); lehenengo gradua (3); ohiari hirugarren gradua (3); teniente gradua (3); zigorra hirugarren graduan (3)
bi graduko (3); bigarren graduko (7); bost graduko (4); goren graduko (3); graduko angelua (3); graduko angeluan (4); graduko beroa (3); graduko bira (4); graduko hozberoa (3); graduko indarra (3); graduko indarra izan (3); graduko lur (3); graduko lurrikara (18); graduko lurrikara gertatu (3); graduko lurrikara izan (8); graduko lurrikaran (3); graduko magnitudea (3); graduko moduluan (3); graduko mugimendua (3); graduko tenperatura (8); graduko tenperaturan (5); graduko tenperaturarekin (5); gradukoa da (10); gradukoa dela (6); gradukoa izan (9); gradukoa izan zen (6); gradukoa izanen (3); hamar graduko (4); hiru gradukoa (3); lau graduko (3); laurogei graduko (4); lehen graduko (11); lehen graduko moduluan (3); zero graduko (3)
bere goren gradura (3); goren gradura (7); goren gradura iritsi (3); gradura igo (3); gradura iritsi (9); gradura iritsi zen (5); gradura jaitsi (7); gradura pasatu (5); gradura pasatu dituzte (3); graduraino iritsi (3); graduraino jaitsi (3); graduraino jaitsiko (3); gradurako eta (3); graduren aldea (3); gradutik behera (3); gradutik gora (8); gradutik gorako (8); hamar gradutik (3); lehen gradura (5); lehenengo gradura (3); zero gradutik (4)
eta grado (4); grado handiko (5); grado itzalean (3)