Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
[Azukrea] giza klase baten goitasunaren ikur ez ezik, gozotasunarena ere baitzen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 25. orr.
Zer den ur freskoaren gozotasuna, udan bereziki. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 170. orr.
Ardo horrek gozotasun guztia galduko luke eriaren ahoko mikaztasunarekin. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.
Airearen gozotasun epelak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.
Eguraldiaren gozotasunaz bustirik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.
Lilaren larruaren gozotasuna falta zuela, haren xerka partitu zen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.
Lisaren gozotasun hunkigarriak harrapatu zuen berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Sentipen bera nagusitu zait guztietan, gozotasun akigarri bat. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 58. orr.
Denak musen gozotasunez zipriztindurik. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 233. orr.
Zu zara gure gozotasun guztia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.
Ohe atorra jantzita, oinak artile kizkurrezko alfonbraren gozotasunean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.
-Urdanga halakoa! -oihu egin zuen, gozotasuna alde batera utzita-. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 308. orr.
Jainkotasunaren samurtasun eta gozotasun mugagabea. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 91. orr.
Gozotasunez begiratu zidan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.
Senideok, norbait hutsegiteren batean aurkituko bazenute, zuek, Espiritua duzuenok, saia zaitezte halakoa gozotasunez zentzarazten. Elizen arteko biblia Ga 6,1
Ezerezaren gozotasun hutsalean murgiltzekoa. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.
Landu gabeko mahastia ere Jaunaren usain gozoa hedatzen zuten kimuak ematen hasi zen eta, gozotasunezko loreak sortuz, ohore eta ontasunezko fruituak eman zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.
Bizitzako gozotasun guztiei uko egitea geure borondatez. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.
Despotismoak une horretan dastatzera ematen dituen gozotasun esanezinak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.
Gerezi beltzek ematen dioten aldibereko garraztasun eta gozotasun puntu hori estimatzen diote silesiarrek. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 108. orr.
Sekulako arima-gozotasuna eta Espiritu Santuaren kontsolazioa sentitu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.
Ohearen haur gozotasuna. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.
eta gozotasun (14); eta gozotasuna (3); eta gozotasunez (6); gozotasun bat (4); gozotasun eta (7); gozotasun handi (3); gozotasun handia (5); gozotasun handiz (5); gozotasun hori (3); gozotasun hura (3); gozotasuna eta (11); gozotasunez bete (3); gozotasunez eta (3); hain gozotasun (5); hain gozotasun handia (3); haren gozotasuna (3); kontenplazioaren gozotasuna (3); zuen gozotasun (3)