Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

eztitasun (ETCn 391 agerraldi) 1 iz eztia denaren nolakotasuna.

Seriotasuna eztitasun bihurtu zen berriro.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 297. orr.

Begiek, lausoturik, eztitasuna adierazten zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 463. orr.

Orduan, mututu egin ninduen amorrutik eztitasuna sortu zen, gure ahotsek bat egin zuten, zoragarri.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 82. orr.

Jainkoa bereziki bertuteen ariketan bilatzen du, hala nola apaltasunaren, eztitasunaren, moduzkotasunaren, etsimenduaren eta gizakiek landutako beste gauza askoren ariketetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Nik haatik eskua eskaini diot eta hark onartu egin du; eta aspaldian erakutsi ez zidan eztitasun horri aieru on iritzirik, saiatu naiz, auhenetan berriz hasiz, haren eskua tinkatzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 147. orr.

Bat-batean, Frantzisko santuaren arima gozotasunez bete zen eta korderik gabe geratu, halakoa zen-eta doinuaren eztitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1086. orr.

Eta gozamen horien eztitasunak dastatzeagatik liskar egiten didazu! denek ziurtatuko dizute arreba Ernestinak aingeru baten eztitasuna duela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Amak badaki eraman onekoa izaten, baina ez da eztitasuna kanporatu zale, hori du txarra.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Senar-emazteak atseginen eta eztitasunen paradisuan bizi izan ziren, eta hamargarren egunean berriro ere beren etxeko atea jo zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 181. orr.

Husainik eztitasunez erantzun zuen, solaskidearen haserrea ez eragitearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 129. orr.

Aurrez aurre, purpurinaz pintatutako zutabeen alboetan, San Juan, San Pedro, San Sebastian eta beste hainbat santu geneuzkan, eztitasunez begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

2 (izenondo eta izenlagun eta kidekoekin)

Basurtokoaren nekatu ahotsari eztitasun berri bat igarri nion nik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 225. orr.

Eztitasun handiz, ederrak burua jaso zidan, zurrutada bat ahoratu zuen eta gero ahora pasatu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

Berriro besarkatu ninduen, eztitasun berezi harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Hazpegien eztitasun konplexu horrek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 83. orr.

-Pozten naiz zu hemen egoteaz, Diego -eztitasun samur baten kutsua zuela ahotsean.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 259. orr.

Arestiko doinu latza barik, eztitasun mindu batez kanporatu zitzaion boza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Hemen ez du harriak harritzen eta goratasunak burtxoratzen, baizik eta murruen eta sabaiaren eztitasun margotuak so egilea jabaltzen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Bakarrik gelditu nintzen orduko, eztitasun engainagarri hura berehala iraungi zen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.

Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako, loreen eztitasun betegarria zen heriotza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Claudek kolore hura satin ñabarra zela esaten zien, beste hitzik ez baitzuen aurkitzen eztitasun zetazko hura, haragi arin haiek, lobuluen arteko arrakala luze fresko haiek margotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Haren eztitasuna xarmangarria da.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.

Norari begiratu zion gero gizonak, jende aurrean gehiegizko eztitasuna agertu izanaren damuz-edo.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Berezko eztitasuna berriz agertu zen, eta barkatua izan nintzela uste izan nuen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 132. orr.

Orduan gauak badu ezin erranezko eztitasuna, bakea, balusezko manta bat bezala, batean fresko, bestean epel, inguratzen zaituena  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eztitasun aurpegiz geratzen zaio telebistari begira, eta Txetxu koitadua zer egin ez dakiela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.

Lan gogor hori egiteko eztitasun poxi batekin.  Herria   2001-05-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta eztitasun (5); eta eztitasuna (5); eztitasuna eta (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus