Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gozoki2 adlag gozotasunez. ik goxoki1; gozoro; eztiki.

Ortuzainak kalearen muturreraino lagundu zien, eta, une batez Florenten eskua berean atxikita, honela esan zion gozoki: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.

Gozoki ari zarete honetaz eta hartaz, sexua mintzagai nagusi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Zerorrek daramazu horretara, zu gozoki gorestera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 211. orr.

Munduko zamak, honela, gozoki mendean hartzen ninduen, ametsek hartzen gaituen eran.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Aingeru onak arimari gozoki, arinki eta leunki ukitzen dio.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 195. orr.

Oroitu zein gozoki eman genien hortik aldentzeko manua!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 292. orr.

Gozoki bainan fermuki.  Herria   2005-04-07

Asko jan, gutxi jan, langileak lo egiten du gozoki.  Elizen arteko biblia   Koh 5,11

Dirua eta gorputz-arimetako miseria gozoki uztartzen hobekienik asmatu duen sistemarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gozoki (8)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus