Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Eguzkitan gozoro dagoen horko sugegorri erdi hil hori. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 84. orr.
Gozoro hitz egiten zion, ama baten antzera. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.
Ahoa gozoro hezatzen duen atsegin hori. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 137. orr.
Gaur eromenak berak ere lasai egin dezake lo kulturaren altzoan gozoro etzanik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.
Aldi gozoa esan dut, zenbait espirituk ez daukatenean arima astindua eta lasaiki eta gozaro baliatzen direnean bere ahalmen naturalez. Patxadan gozaro egositako eltzetik urrun. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 111. orr.
Gozoro eta arrenka agindu zion hegaztitxoari alde egiteko eta Jauna goresten jarraitzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.
Ez zuten ulertu bera ez beste gizon baten besoetan zetzala, lo, zoriontsu eta gozoro. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 303. orr.
artera gozoro (3); artera gozoro sartu (3); eta gozoro (7); eta gozoro erre (3); gozoro erre (3); gozoro hitz (3); gozoro hitz egiten (3); gozoro sartu (3); moteldu eta gozoro (3)