Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkartzearen gozamena sentimendu guztien gainetik dago. Kontsumoa gozamena omen da, eta aurrezkia, berriz, zuhurtzia. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.
Citroën hori gidatzea gozamena da. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 179. orr.
Gozamen hutsa da beren ahots sendoen deklamazio argia entzutea. Berria - Kultura 2004-10-19
Gozamena baita niretzat bakar-bakarrik esnatzea, inori hitzik esan beharrik ez izatea. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.
Giza bihotza ohitu egiten dela sufrimendura, penaren bizikizun bera gozamen bihurtzeraino. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.
Emakume handia da Anja, gizonik harroena makurtzeko gauza dela erakutsi gabe ez daki gozamenik hartzen. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 66. orr.
Benetako bizitza, unean uneari lotzean bizi izaten da, unean uneko gozamena hartu eta dastatuz lortzen da. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.
Bi lagunak egun nagi alderrai haren gozamena dastatzen hasiak ziren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.
Idazteari ekin dio ia ezari-ezarian, irakurtzeak sortzen dion gozamenak zirikatuta. Berria - Kultura 2004-09-18
Ariketa gogorra behar dutela, jenderik gehienarentzat lantsua eta astuna litzatekeen zereginean gozamena aurkitzen dutela. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.
Estasiak begietan eztanda egin eta gozamen gardenezko olatuek zeharkatu zuten bere gogoaren zola. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Eta behin ipurdiko gozamena frogatutakoan, zuk bezala madame, ez dut ulertzen nola itzul daitekeen besteetara. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 167. orr.
Laburra da munduko gozamena; honen ondoren datorren atsekabea, ordea, betikoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.
Zoriona ez dago gozamenean, desiran baizik, desira horri jartzen zaizkion hesien apurketan. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 47. orr.
Nik ere erreformistarena egin dut, dialektikaren gozamenagatik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.
Zigarro bat piztu eta gozamenez sentitu nuen lehendabiziko kealdiaren dasta garratza. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 102. orr.
Nire belarrien gozamenerako. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 50. orr.
Azken batean, zinema gozamenerako tresna bat da, eta gizarteko errealitate bat islatu arren, filmak abenturari ematen dio garrantzia. Berria - Kultura 2004-11-05
Hontzak bezala gozamenaren gozamenez oihuka hasteko gogoa izaten dut orduan. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.
Hain poz eta gozamen handia sentitu zuen, non [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 997. orr.
Eguneroko gozamen txikien atzetik zebilela. Lagerältester-ak makila edo ukabila erabiltzea maite zuela, horrek [...] gozamen berezia sortzen ei ziolako, [...] gizonekin, gaztetxoekin, eta inoiz emakumeekin ere bilatu ohi zuenaren antzekoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.
Komentu atzeko belaze ikusgarrian pilotan ibiltzea zuten gozamen bakar. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.
Gozamen ezti batek hartu ninduen: hona, arrazoia nuen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 157. orr.
Horra emakume zerutiar horrek egunoro eskaintzen dizkidan gozamen zoragarriak. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.
Gozamen gardenezko olatuek zeharkatu zuten bere gogoaren zola. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.
Baina gozamena, jauna, gozamen estetikoa arrotza zait. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 183. orr.
Haien laztan samurraren gozamen sentsual gozagarria dastatzen denean. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 257. orr.
Gizonen arteko gozamen lizunetan egon daitekeen krudeltasuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 152. orr.
Naturak gozamen sodomarrak, intzestuko atseginak, masturbazioa eta antzekoak debekatuko balitu, utziko al liguke horietan hainbeste plazer hartzen? horiek nituen neure poz, barru-barruko gozamen. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 132. orr.
Ez haragizko plazer makurrez, espirituzko gozamen gorenez baizik. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 205. orr.
Neure gorputz-arimetako gozamen eta ondasuntzat. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 625. orr.
Begiak musikaren gozamenak lausoturik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.
Eta hona, zapuztu egin diot gozamena. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 202. orr.
Ondasun motak aipatzerakoan, gozamenaren erabilera soila eta jabetzaren gozamena bereiztu ditugu. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 83. orr.
Hiru milioi euro pasatxo pagatuko ditu, hamar hektarako ontasun horren gozamena berriz eskuratzeko. Herria 2005-06-09
Baina Iruñeko apezpikua ez baitzegoen lo eta beretzat baitzeukan Ondarrola gozamenez, paperez ez balin bazen ere, ezkontza horiek ez zirela bali jakinarazi zuen. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.
Lurra erregeari ematen zitzaion; hark emaileari itzultzen zion gozamen edo onura gisa, eta honek, berriz, erregeari izendatzen zizkion bere oinordekoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 317. orr.
Giza ingurumenaren alderdi biak, hala naturala nola artifiziala, funtsezkoak dira gizakiaren ongizaterako eta oinarrizko giza eskubideen gozamenerako. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.
Lokarriak apurtzea gozamen-iturri baita beti. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 148. orr.
Sexua deitzen duten gozamen-bide bat badagoela. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 255. orr.
Haren gozamen astinaldiak. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 155. orr.
Gizon guztiek dute, beraz, gozamen eskubide berbera emakume guztien gainean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.
Gozamen ekintza, onartu beharra dago, beste grina guztiak menperatzen dituen grina da, baina aldi berean bildu egiten dituena. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 275. orr.
Gozamen eta irrika oldar bat sentitzen du bere barnean. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 41. orr.
Zorigaitzak hirugarren mundutik egotzirikoaren gozamen-eskaintzari muzin egin berria zen mundu aurreratuak bizkarra emandakoa hurbildu zitzaionean. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.
Barne gozamen hau maitasun zoragarritik jaiotzen da, Jainkoagandik beragandik elikatzen den hartatik. ulermenezko irakurketa mekanikoa eta literatur gozamena, baterako jarri behar den hizkuntza ezagutza eta besterako behar den literatur estiloa. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.
Horregatik, gorputz gozamen honen inguruan ere aholku ematen zaigu mespretxa dezagun. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.
Idoia hura, aurrerakoia, modernoa, sexu-gozamenera emana, askea. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 187. orr.
Horixe izango dela gozamenezko atsegin guztietarik hobetsiko duzuna. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 89. orr.
Batzuek gozamenezko irribarrea egiten dutela. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 102. orr.
Hegan eramango zaitut plazerez plazer, gozamenezko itsaso batean murgilduko zaitut. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.
Gure printzesaren gozamenezko hasperen etsiak. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 38. orr.
a zer gozamena (3); baten gozamena (4); da gozamen (3); dut gozamen (5); eta gozamen (12); eta gozamena (13); eta gozamenak (3); eta gozamenak (3); eta gozamenez (6); gozamen eta (10); gozamen guztiak (3); gozamen handia (5); gozamen handiagoa (3); gozamen hau (3); gozamen hori (7); gozamen horien (3); gozamen hutsa (10); gozamen hutsa da (3); gozamen hutsa zen (3); gozamen hutserako (3); gozamen iturri (8); gozamena baino (4); gozamena da (15); gozamena eta (11); gozamena ez (4); gozamena hartu (3); gozamena izango (5); gozamena zen (6); gozamenak eta (4); gozamenak eta (4); gozamenez betetzen (3); gozamenez eta (4); gozamenez urtu (3); gozamenik ez (3); haren gozamena (4); ikustea gozamena (3); nolako gozamena (3); zer gozamena (4)