Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

bozkario (ETCn 1.686 agerraldi; orobat boztaria g.er. eta boztario g.er.) 1 iz poz handia.

Maiteko dut neure bizitza, eta erranen dut bihotza bozkarioz beterik: sentitzen ari naizen sosegu hau, neure adiskideari zor diot.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

Alabaina, bere bozkarioa ezkutatu nahi izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

-Amore eman dik -Ximurrak, bozkarioa ezin gordez-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Dolua kantu bihurtu zien eta negarra bozkario.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Atsekabea atsegin eta negarra bozkario bihurtuz.  Elizen arteko biblia   Est 9,22

Amari bozkarioak bihotzetik gainezka egin zion.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.

Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Jainkoak ez du pasiorik, eta ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Arimako lau pasio mota nagusi badirela: gale joerako bi, erran nahi da, bozkarioa eta tristura, eta jauzkor joerako beste bi, erran nahi da, itxaropena eta beldurra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Ondoren, besarkatu zituen biak eta joaten utzi zien bozkarioz beterik.  Elizen arteko biblia   Tb 10,13

Adiskidea bozkarioz, adorez eta zorionez beterik agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Jauna goretsi zuen, bihotza bozkarioz eta maitasunez gainezka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Han irten zen arrapaladan, gureganantz jauzika, bozkarioz garrasika, eta buztanarekin gure zangoei kolpeka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Baiezkoa eman nion, bozkarioz bainoago etsipenez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Penazko eta damuzko nigar haien ondotik bozkarioaren eguzkiak bere izpietarik batekin ferekatuko ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Bere bizitzaren aldi hartan, amodioa zuen oinarri, amodioa helburu, eta hegal aingeruzkoekin hara-honaka zebilen bozkarioaren zeruan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Lana bozkarioan, bozkarioa lanean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bozkario argitsu bat hazten eta handitzen ari zitzaion, unetik unera, bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

Ezin bozkario eztiagorik inola ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.

Bozkario handian zen Ruche jauna, filosofiaz blai-blai eginik.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,40

Bihotz osoz opa dizut izan litekeen bozkariorik handiena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.

Bozkario itzelerako arrazoia.  Berria - Kultura   2004-03-10

Bozkario betean ari ziren.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.

Beste batzuek, berriz, bozkario berezia aurkitzen zuten atsotitz, ateraldi eta txantxetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 145. orr.

Zertan finkatzen zen bizitzeko bozkario berreskuratua?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Zu ikusteko bozkario hutsari ederretsirik, nire begiak bila dituzu nire gogoaz haraindi, zure behakoen hurbiltasunaz ikaraz dardaraturik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.

Bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak. batzuetan, kanpoko bozkarioa barrenaldeko tristura da...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.

Gülbahar ikustean, begitartean alaitasun paregabea piztu zitzaion, ezin ezkutatuzko bozkarioa, neskari oharkabean pasatu ez zitzaiona.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Ezkilak atertu ezineko bozkarioan zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuari eragiten zion edozein bozkario-oihu entzuten zuelarik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

Opor-usain halako bat sumatzen zuen, azkeneko eskola-egunean gailendu ohi den bozkario-giro damu-arrastorik gabekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

Belodromoa betetzea lortu ondoreneko bozkario-ajea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Zerbait atsekabe sentitzen nuela, sosegu itxura, are bozkario itxura ere, irudikatzeari ekiten nion.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.

Berak bozkario itxurak egin zituen, baina albisteak, utzi, asaldaturik utzi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizi-bozkarioaren sentsazio gero eta biziagoaren prezioa ordaintzeko modu oso nirea zatekeen agian hura guztia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Ez nintzen aita-bozkarioaz dantzan hasi, egia da, egoera politikoa serioegia izaki horretarako ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

5 (elkarte kopulatiboetan)

Bizitzaren alderdi guztiak maite ditut, gau-egunak, bozkario-nahigabeak, hasiera-akaberak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 345. orr.

6 bozkariotan adlag

Bozkariotan nintzen egin izanaz, nola zure bertuteari, hala zure xarmari, eskaintza garbi bat zuk nehoiz ezagutuko ez zenuena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

Neskatxa hori bozkariotan zen, hala erran zidan, hain ontsa mintzatu izanaz; eta aurrerantzean, ni arduratuko naiz haren gutunez.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 382. orr.

Bozkariotan dira Alice eta Gérard Haristoy, zeren hirugarren haurra sortu baitzaiote!  Herria   2005-09-15

Horrela, Tristuraren kausa Jainkoa dela badakigun ber, bozkariotan gara.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 559. orr.

Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria, poz-oihuka bere aukeratuak.  Elizen arteko biblia   Sal 105,43

Prestakizun horien ondoren, joan zen, mezutu zituen hiru kide elkar hartuak, eta laurak bozkariotan joan ziren beren kaltedunak igurikatzera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.

Panel batean erakusten zituen soldadoak kasernara joaiten bozkariotan, eta beste panelean judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat herrestan zihoazenak kanpalekura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Leku alokatze honek bozkariotan sartu gintuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa, (demagun gaurko bertsolaria).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

7 bozkariozko izlag

Arrosoriotan hasi ziren gero, hamarrekoak eta hamarrekoak segidan, bozkariozko misterioak, dolorezkoak eta loriazkoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Tinko eta alai irauten zuen, beretzat eta Jainkoarentzat bozkariozko kantak bihotzean kantatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Hango herritarrak bozkariozko irri eta nigarretan, besta giro batean jarri dira.  Herria   2003-04-17

Bozkariozko eguna, hura, erresumaren puska bat bere jabearen eskuetara itzulirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.

Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

Bozkariozko ikara bat sentitu nuen, etxe hura eskaini izan balidate, eman izan balidate bezala!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Hasierako notak alaiak ziren, bozkariozkoak, jolasgarriak; bukaerakoak, ordea, negar lantuak, hitsak, malenkoniatsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Musu bozkariozkoez bezain errespetuzkoez estali zion esku hotza, eta gero ahur gainean jarri zion bere buru astun epela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkariozkoaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus