Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gotortu, gotor(tu), gotortzen 1 da/du ad gotortasuna hartu edo eman, sendotu, irmotu.

Batzuek zein besteek hasieran ezin izan zuten eraikinean sartu, eraikina gotortzeko sistemak indarrean baitzeuden.  Berria - Harian   2005-06-14

Mendixka gotortu eta hiri bat eraiki zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,24

Ontzia gotortzeko lanetara, berriz, hantxe etorri zitzaizkigun arotzak eta errementariak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 135. orr.

Karlistak noiz etorriko beldurrez, inguruak gotortzea erabaki ditek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 179. orr.

Aginduak eman zituzten defentsa Angarako eskuin hegian pilatzeko eta hiriaren bi muturrak gotortzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 440. orr.

Frantziak atlantikoko uharteak eta kostaldea gotortu behar izan zituen ingelesen balizko erasoari aurre egin ahal izateko.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Handik kilometro batzuetara mendian gotorturik zegoen armada errepublikarrari eraso egiteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Gotortutako zakila salboin urez eztiki garbitu ondoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.

Izukide izanak gotortu egiten baitu adiskidetasuna.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 36. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bere etxe beltz, karrika estu, zurezko balkoi eta ate gotortuekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Hiri gotortu bat aurkitu dut, gurean ez den bezalako handirik, ibai bik bat egiten zuten gunean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Bazegoen han gaztelu bat gotortua, Larignum izenekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1370. orr.

Kutxa gotortuan sarturik zeuzkan diru haietatik. ik gotor 6.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 126. orr.

Zetaka beltz gotortua zaizkio hitzok.     «Kuskue tanden», 2004 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berreraiki eta gotortu (4); ere gotortu (4); eta gotortu (5); gotortu bat (3); gotortu egin (7); gotortu egin zuen (4); gotortu egiten (3); gotortu eta (9); gotortu zituen (3); gotortu zuen (9); hiri gotortu (8); hiri gotortuak (3); hiri gotortura (3); hiria gotortu (4); zenbait hiri gotortu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus