Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ur bazterrera iristean harri gotor bat hartu zuen, bere zakutxoan eman, eta uretara erorarazi zuen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.
Antzigar izoztua eta izotz gotorra. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.
Tximiniak, leihoak eta ispiluak burdinsare gotorrak zituzten. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.
Liburu gotor horrek baditu 637 orrialde eta erregeen zerrenda luzea agertzen digu. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.
Kate batekin eta kandadu gotor batekin itxia zegoen. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 42. orr.
Amoniako lurrin gotor batek bota zuen atzeraka. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.
Zaflako gotorrak. arropak, eskolako tresneria eta tresna gotorrago batzu (bizikleta, ordenagailu, fotokopiagailu...) dira bildu. Herria 2003-02-27
Enpresa gotorrek, prezioak hautsiz, kalitu nahi baitzituzten ttiki guztiak... Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 29. orr.
Nire eskuek, luze-luze eginda, aurkitu zuten azkenean oztopo gotor bat. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.
Edozein horma bezain gotorra zen ke laino batez inguraturik. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.
Handik zenbait urratsetan, arbola artetik, ageri zen etxe gotor baten teilatua. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.
Mila leihotako San Frantziskoren komentutzar gotor, gaitz, beldurgarria. Txillardegi «Putzu», 1999 - 164. orr.
Monastegiaren harresi gora eta gotorren kontra. Txillardegi «Putzu», 1999 - 165. orr.
Nekazarien enborrezko izbak ere guztiz gotorrak ziren. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.
Eraikuntza karratu astun eta gotorra da, itxura ahaltsukoa. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 260. orr.
Hitzezko jauregi gotorra eraiki zuen izuaren aurka. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 130. orr.
Barka diezaiola, halaber, Veneziako kartzela gotorrenetik ihes egin eta Serenissimaren segurtasun-neurriak barregarri utzi izana ere. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 65. orr.
Mutil eder gotorra, lerdena eta sasoikoa, nekez mugiaraziko zuten zegoen lekutik gogoz kontra, erroak boteak zituela baitzirudien. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.
Gorputz sendo eta gotor bat zuela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.
Korbata zerion lepo gotorretik beheiti. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Bere esku gotorrez geldiarazi ez banindu. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.
Mendian zein gaueko ekintzetan zainartu mutikoen ipurdi alde gogor eta gotorrak desiragarri zitzaizkien "gixon" melengei. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 43. orr.
Artzain xakur gotor bat zaunkaz etorri zitzaion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 91. orr.
Hitz gotorren bat jaurtitzeko saio antzu bat egin eta gero. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 93. orr.
Bulego jarlekuen merkatuak krisi gotorra ezagutu du 90/96 artean. Herria 2001-08-02
Baiona Angelu Miarritze eremuko hiri elkargoak inbestizamendu gotorrak eginen ditu Baiona Errobi eta Angelu Montaury eremuetan. Herria 2002-10-17
Laguntzaile hauetan 67 enpresa, kontseilu orokorra, Irisarriko herria (hunek du diru laguntza gotorrena ekartzen). Herria 2004-05-06
Alor berezi hauetan auzapezek eta kontseilariek ahal eta podere gotorrak badituzte. Herria 2001-03-08
Erlijioaren aurkako sentimendu gotor bat atera zuen eskola hartatik. Berria - Kultura 2004-04-07
-Honek ez dik giltzarraporik behar -esan zidan, kutxaren gotorragatik harro. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 124. orr.
Haritzaren gotorrak damaion nagusitasunaz harro. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 180. orr.
-Baina metalak tinko eta gotor eutsi zion. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.
Kanpoko eraso bortitzenetatik ere gotor babestuta. Berria - Kultura 2004-03-31
Hain baitzeuden oinarriak tinko jarriak eta gain-harriak gotor estekatuak. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.
Eta titiburuko mahats aleak gotor kamisetapean, bizirik baleuden. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.
Gogor bezain gotor ekin nion lanari. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.
Idazteko makina kutxa gotorrean sartu zuten. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.
Kamerak eta bestelako objektuak gordetzeko kutxa gotorra irekitzeko. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 64. orr.
Zutitu eta koadro baten atzean zegoen kutxa gotor batetik gutunazal bat hartu zuen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.
Armairu batean ezkutaturiko kutxa gotorra zabaltzen zuen bitartean. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 310. orr.
Gizona kutxa gotor baten antzera zegoen babestuta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.
bezain gotor (3); eta gotor (12); eta zokoko gotor (3); etxe gotor (3); gotor bat (36); gotor batean (7); gotor batek (3); gotor baten (12); gotor baten kontra (3); gotor eta (12); gotor leku (13); gotor leku bat (3); gotor lekua (4); gotor lekuak (3); harri gotor (3); hiri gotor (17); horma gotor (3); judako hiri gotor (4); kutxa gotor (6); lan gotor (4); liburu gotor (15); liburu gotor bat (5); pare gotor (6); pare gotor baten (3); talde gotor (4); zokoko gotor (6)
aitzin multzo gotorra (3); eta gotorragoa (3); gotorra da (5); gotorra zen (3); gotorraren kontra (5); hiri gotorrak (8); hiri gotorrean (4); hiri gotorrera (3); kutxa gotorra (5); kutxa gotorrean (3); lan gotorra (3); liburu gotorra (11); liburu gotorrean (3); multzo gotorra (4); pare gotorra (3); talde gotorrak (4)