Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gosaria prest zagok. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.
Gosariak prestatzera. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 23. orr.
-Ekarriko al diguzue gosaria, mesedez? Josu Zabaleta «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.
Etxeko emakumeak gosaria zerbitzatzen zion bitartean. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 88. orr.
Hoteleko kafetegian gosari apartak zerbitzatzen ditiztek. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.
-Eta gosaria emango al didate? Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 91. orr.
Belarria jarrita, gosaria banatzen hasiak direla jabetu zara. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.
Gosari hau oso goxoa dago. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 97. orr.
Gosari handi bat eginik, Nestorren zaldirik eta gurdirik onenetan abiatu zen Telemako. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.
Gosari jan berriaren energiak bizkortuta. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 117. orr.
Gosaria amaitu zutenean. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.
Gosaria bukatzen duzunean, joan zaitezke. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.
Pattarra baino gosari mardulagoaren eske datozenei. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.
Gosaria... eta hamaiketakoa. Berria - Kirola 2004-04-09
Gosarian, zuku edo fruitu zonbeit ere behar litaizkelarik baitezpada jan. Herria 2002-09-19
Sukaldean gosarirako kafea prestatu eta leihora itzuli naiz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 422. orr.
Gosariko katiluaren ondoan. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 317. orr.
Mary neskameak gosariko ontziak nola jasotzen zituen begira zegoen. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.
Gosaritzat xorigariz egin ogi-zopak esne beroarekin jateko. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 92. orr.
Baina gosari garaian ere lanean aritu da. Berria - Kirola 2004-02-24
Begiraleen gosari garaia da. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.
Gosal garaian egunean zehar egin beharreko lanez mintzatuko dira. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 73. orr.
Platerez estalirik zegoen gosari-gelako mahaia. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 92. orr.
Gosal mahaiko bere aspaldiko txokoan. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 145. orr.
Bi dolarreko gosari-bazkaria, brunch, erretiluan zuela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.
Aginduak etorri zitzaizkion Josebari jangelatik eta gosari platerak prestatzeari ekin zion. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 155. orr.
Gosari-ontzien erretilua sukaldera eraman zuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 174. orr.
Hurrengo egunean preso gosari-ekarlea behartu ez dezaten zuk utzitako kuxidadea garbitzera. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.
Gosari-hitzaldira, berriz, politiko ugari hurbildu zen. Berria - Euskal Herria 2004-04-23
Goizean goizetik bertso gosariak. Berria - Harian 2005-10-13
Afalostean oheratu egingo ziren, amodioa egingo zuten eta biharamunean Rekexok inoiz baino miserableago sentituko zuen bere burua gosaritan. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.
Gosaritan har zezakeen gauzarik txarrena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 222. orr.
Gosaritan ez dugu beste esametsik. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 127. orr.
Eta gosaritan jarraitu zuen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 50. orr.
Goizetan, 5etan, gosaritarako, ogi xerra ttipi bat emaiten zieten. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 126. orr.
-Jimmy, uste al duzu egokia dela eskalopea jatea gosaritarako? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.
Saltxitxa beroak gosaritarako erosten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 222. orr.
Gosaritarako, zukua, gaileta pare bat, eta segurantziazko hitzak. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.
Kafe hutsa eta gosaritarako zerealak. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.
Horregatik bidaltzen dizuet gosaritarako pakete hau. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 82. orr.
-Nahi dudan bezala deitzen diot, pixurrin halakoa [...] eta kaka zahar hau bihar gosaritarako jan ezazu. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 138. orr.
Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.
Bigarren gosaria ematen ari zirela nabaritu duenean. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 99. orr.
Azken urteetan "fianbre-xerra on bat" eskuratu zuena egunero bere bigarren gosarirako. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 11. orr.
Han gosari legea egin zuten ordu erditxo batean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 176. orr.
Lauki urdineko paineluz batutako pardela gosari legearekin. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 157. orr.
Gero, gosari legean, kafesnea prestatu zuen, Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.
Gosari pasara ona egin du aita Estanisek, eta jaiki egin da. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.
Ondoko kafetegi batera joan da gosari-pasara egitera. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 151. orr.
Goizero, berriz, nik gosari-pasa egiteko hartzen nuen tartetxoa baliaturik, nire gela garbitzen zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 276. orr.
Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta, salgairen bat merke aurkituz gero, hura erosteko asmoa zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.
Gran Viako kafetegi dotore batean hartzen zuen gosaria. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.
Marivale-tarrek gosaria hartzen ari ziren argi elektrikoaren pean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 419. orr.
Dutxatu, orraztu, jantzi, gosaria hartu. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.
Han hartzen zuten gosaria, antza. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 8. orr.
eta gosari (7); eta gosaria (11); gosari eder (3); gosari eder bat (3); gosari informatiboan (3); gosari legea (3); gosari on (3); gosari oparo (3); gosari oparoa (4); gosaria amaitu (4); gosaria bukatu (4); gosaria egin (3); gosaria ekarri (3); gosaria eta (5); gosaria eta afaria (3); gosaria ohera (3); gosaria presaka (3); gosaria prestatu (3); gosaria prestatzeko (3); gosaria prestatzen (9); gosaria zerbitzatzen (4); gosariarekin batera (6); zuen gosaria (5); zuten gosaria (3)