Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

askari 1 iz arratsaldeko otordua; otordu horretan hartzen den janaria.

Askari moduko bat gertatu ziguten obispoari harrera ona egiteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Eta Herausteko geltokian (frantsesek "La Négresse" birbataiatutakoan) askari eder ugari bat eskaini zitzaiolarik, Napoleon III.a enperadorea bera topatu zuen zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Varsoviatik landa aldera aldendu ginen igande batez, zelai batean askaria egiteko asmotan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

Sukaldean hasi ginen tea hartzen, egunero-egunero arrratsalde erdian, gaileta soil batzuen laguntzaz, eta te-orduko askari haietan hasi ginen elkar hobeto ezagutzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 136. orr.

Bestalde Kanboko Herriko Etxeak gomita berezia egin du haur guzier, "Nemo" filma ikusi dute zinema gelan eta ondotik eskainitako arratsaldeko askaria gozatu.  Herria   2004-01-15

Ezetz esateko burua mugitu, begi hezeak okertu -hiltzeko zegoela ez jakitera, barre eragiteko moduan-, eta azken hatsa bota zuen gizajoak, askariaren orduan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.

2 iz gosaria.

Askari gisa deus guti harturik, banoa ene bideari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 91. orr.

Biharamunean, logelatik jaitsi nintzelarik askariaren hartzeko, ene harritzea!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 60. orr.

- Oihuka sartu ninduan Manezen etxean askari tenorean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Nehor ez zen ohartu askariaren artetik desagertu zela bere lehen proosionea zuen mutikoa, aitzinean zebiltzanek ustez eta gibelean zela, eta azkenek, arin arina aitzinean zoala pitika bat bezala jauzika.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 16. orr.

3 arratsalde-askari

Lan horien guzien ondotik bazen beti zerbait bazkari edo afari edo arratsalde-askari, omore hoberenean iragaiten zena, dena arralleria eta kantu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

4 arratsaldeko askari

Partaide guziek gero arratsaldeko askari bat hartuko dute Euskaldunen karrikan, Baionako Olentzero elkarteen batasunak eskainirik.  Herria   2002-12-19

Bestalde Kanboko Herriko Etxeak gomita berezia egin du haur guzier, "Nemo" filma ikusi dute zinema gelan eta ondotik eskainitako arratsaldeko askaria gozatu.  Herria   2004-01-15

Zaunka elkorra aireratu eta Agustinek arratsaldeko askarian Petarre abantxu urkatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.

Oroit haiza, hirekin izan baitzen haragi-keta eta gero biek arratsaldeko askaria hemen egin baitzenuten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 34. orr.

Arratsaldeko askariaren tenoreak hor berean atzeman zituzten, sekulako ixtorioa pentsatu baitzuten, egia eta gezur, denetarik, esplikatzeko nolaz mutikoa berekilan zuten eta nahi zuela gau bat egon, beharbada gehiago.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.

5 askari lore (corpusean ez dago; ETCn 2 agerraldi)

Azafrai batzuek burua altxatu dute erretako lurretan, askari loreak ere ikus daitezke bazterretan, eta txapar batzuk ere hasi dira ernaberritzen. ETC-prentsa   Berria, 2016-10-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

askari goxo (4); askari on baten (4)

aratsaldeko askaria (8); arratsaldeko askaria (6); askaria egin (3); askaria izanen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus