Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pertsianak altxatu zituen eta gortinak zabaldu. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 112. orr.
Itzali ziren argiak, zabaldu ziren gortinak eta emanaldia hasi zen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 74. orr.
Goizaren lehen argia hoteleko kortina lodiaren zirrikituetatik sartzen hasia zen. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.
Ohi ez bezala leihoko gortinak zabal-zabalik uzten ditu neskalagunarekin ohera joatean. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 198. orr.
Gortina hori ez dugu irekiko, Lydieri horrela gustatzen zaio. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 193. orr.
Gortinak bildu, eta kanpora begira jarri da. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.
Blanchek gela bien arteko gortina itxi du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 63. orr.
Aldalekuetako gortina gaizki itxietatik besapeak, izterrak eta besoak ikusten nituen. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.
Barre egin du deseroso eta gortina zeharkatu du. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 93. orr.
Gortinak ez zuen gelako leihoa osorik hartzen. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.
Bizilagunak leihotik kiriketan aritu ziren, baina gortinak botata zeuden. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 45. orr.
Gelako leihotik gortina artean kalera begira zegoelarik. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 78. orr.
Gortinak izkinaratu zituen orduan. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.
Brontze koloreko barretatik harizko gortinak eskegirik zituztela. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 127. orr.
Sala eta logela banatzen zituen gortina ondora hurbildu nintzen. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 203. orr.
Gortina beltz batzuek ostentzen zituzten ate-leihoak. -Baina zelan jarriko ditut gortina gorriak, ama? Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.
Magdalena kaleko tabernazulo bat, leihoak gortina berdez estalita edukitzen zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.
Gora begira jarri ginen denok, gortina zaharrak benetan zarpailduta ote zeuden konprobatu nahiz bezala. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.
Gortina lizundu bat korritu nuen dutxatzeko. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 199. orr.
Ohean aurkitu zuen bere burua, gortina trinkoen artean. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.
Morroiak gortina astun hura itxi zuen, eta Martin eta emakumea bakarrik geratu ziren. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.
Belusezko teloi bat, errealitate gordinenak ezkutatzen dituen gortina loreduna. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 126. orr.
Filma fotograma batetik bestera aldatzen den bitartean proiektorearen objektiboa gortina birakari batek estaltzen duelako. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.
Zetazko gortina gorriak zituen berlinak eta kolore bertsuko larruz estalirik jarlekuak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Larruzko gortina lodi bat. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.
Farfailezko gortinak leihoetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.
Leihoko gortina itxi zuen gero. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.
Euri gortina batek ixten du. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 134. orr.
Euriaren hariek tiraturiko gortina goibela zabalduz beheraino. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 17. orr.
Ur epelekoak lurrunezko gortina altxa zuen emari guztian zehar. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 40. orr.
Zur gogorrezko dornadura horiaren gainean kretona-zatiak eta gortina-uztaiak nahaspilaturik zeuden. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.
· Eta amatatuko ez den iluntzean zerutik argi gortina harrigarriak zintzilikatuko dira. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.
eta gortina (13); eta gortinak (6); eta gortinei (3); gortina artetik (3); gortina atzetik (3); gortina bat (6); gortina baten (4); gortina batez (3); gortinak eta (5); gortinak itxi (3); gortinak zabaldu (5); gortinaren atzean (3); gortinarik gabeko (3); gortinen artetik (14); gortinen atzean (3); gortinen atzetik (6); leihoko gortina (4); muselinazko gortinak (4); zen gortinen (3)