Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erridau iz ipar errezela, gortina.

Oihal larriz eginikako erridau bat baizik ez zen logela beste barnetik berexten zuena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Botigaren zolan, dilindan, kolore gabeko erridau bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.

Iduritu zitzaion gizonari, pareko etxebizitzaren laugarren estaiako leiho baten gibeleko erridaua mugitzen zela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 86. orr.

Erizainak estalkia ongi ezarri eta, erridaua tiratzen du, gela ilunpean izan dadin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 312. orr.

Jendeari gomendatua zaio soberakin lituzkeen jantzi, mihise, mahai gaineko, zerbita eta erridauak biltzea, eta ezartzea ondarkin zaku batzuetan.  Herria   2003-06-05

Baina guztia hasi aitzin, erridauak Miarritzeko baletak irekiko ditu.  Berria - Kultura   2004-08-27

Etxahun Barkoxe olerkariaren herrian irekiko dituzte jaialdiaren erridauak. Erridau xaretuek ozta-ozta uzten zituzten sartzera kaletik zetozen argi-izpi nagi batzuk.  Berria - Kultura   2004-03-31

Zurda zurruneko eskuila eta baldea lurrean utzi eta soka bati tiraka altxatu zuen zaldi-karrusela estaltzen zuen loneta, antzoki biribil bateko erridaua bailitzan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus