Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorritu, gorri(tu), gorritzen 1 da/du ad kolore gorria hartu edo eman, gorri bihurtu.

Harry gorritu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 243. orr.

Zainetaraino gorritu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 180. orr.

Kopetaraino gorritu zen Periko Beitia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 84. orr.

Holohan jauna oso gorritu eta aztoratu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 214. orr.

Barregura ematen du nola gorritzen den.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

Landare guztiak gorritzen dira udazkena iristean edo estresatzen direnean.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Halako lotsa esplikaezin batek gorritu zizkidan masailak. ik lotsagorritu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.

Su biziak larruazala gorritzen zien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Ezpainak gorritzeko lapitzez pintaturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 109. orr.

Odol zurbilaz gorrituriko ezpainetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 173. orr.

Ilea harroki orraztua, ezpainak distiratsuki gorrituak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

Andreak kotxe dotoreen txokoan ezkutatzen ziren, aurpegia hotzak gorriturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Neskari koloreak gorritu zitzaizkion, pozez, eta agur keinu bat egin zion berak ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 176. orr.

Ni korridorean nengoen iristen zenerako eta, iristen zenean, koloreak gorritzen zitzaizkidan -beti jakin dut koloreak gorritzen nahierara-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Bidegurutze batean semaforoa bat-batean gorritzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Chandler Txikik lotsaz gorriturik sentitu zituen masailak, eta lanpararen argitatik urrundu zen. ik lotsagorritu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 124. orr.

Mahaian eserita zegoen, baso ardoz gorrituen artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Ilunbean hilak mustupilka eroriak ikusten dira, lurra eta belarra odolez gorrituak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Zigarreta puntak ikusten ziren ilunean gorrituak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 264. orr.

Begiak lasai aurpegi hotzez gorrituxean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 153. orr.

Hats-handitua, mazelak are hanpatzenago eta gorritzenago zitzaizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Segidan datorrenak, ordea, lotsa bera gorritzerainokoa du gordinkeria: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.

2 soildu.

Eta 1407an, oti berde edo matxinsalto handi horien izurrite berri latz batek Valentzia aldea gorritu zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Aurpegi gorritu eta errearen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 147. orr.

Bere begi gorritu eta negartiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 93. orr.

Baina Noraren aurpegi zurbila ikusi zuen, markesaren masaila gorrituen ordez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

Haien titiburu gorrituak gogor-gogorrak ageri ziren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Eta metalak sudurrean eragindako gorrituetan egingo zizun gero txera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.

Baxoerdia ahoratu zuen aurpegieraren gorritua areagotzearekin batera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

Zuk balakatzen zenizkidan betaurrekoen gorrituak?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

5 gorrituxe gogortu xamar.

Aldagelara itzuli zenean, masailak gorrituxeak zituen Kearney andreak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.

6 ahalke-gorritu lotsagorritu.

Ahalke gorritzen naiz neure sentimenduez, eta ez sentimendu horiek sortu dituenaz.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 357. orr.

Hots, bizkonde, ahalke gorritu zaitez zuhaur, eta zatoz zeure onera.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 49. orr.

Ahalke gorritzen naiz lagunartean, eta dardaratzen bakardadean.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 292. orr.

Ohartu bainintzen bertze emakumeei behatzen zietenean, ez zirela ahalke gorritzen.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 44. orr.

Gainerako guztiaz den bezanbatean, ez dut uste esku seguragoetan jar nezakeenik suntsitua ez izatea agian axola zaidan baina neurriz gain baliatzeak ahalke gorrituko nindukeen gordailurik. Ahalke gorriturik naukanak     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.

7 aurpegi-gorritu

Neskak elkarrekin bildurik zeuden denak, besteengandik berezi antzean, aurpegi gorriturik, eta lotsak isilduta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 206. orr.

8 erre-gorritu

Sudur-mintzak erre gorriturik zotinaren zotinez, ile-adatsak harro eta mordoiloturik aitaren sorbaldatik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

9 gorri-gorritu

Eta iruditzen zitzaidan ikusten ari nintzela haren masail gorri-gorrituak, haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

10 haserre-gorritu

Etsaia inarrosten du eta haserre gorritzen, baina ez deuseztatzen ez suntsitzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

Behin haserre gorriturik, ukaraia hautsi zion Jules buru-arinari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

11 kolore-gorritu

Biratu zen lagunengana, eta kolore gorrituz, galdegin zien: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 103. orr.

Sukalde bazter batean kolore gorriturik begira zituzten Alba eta beste neskak ere.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 160. orr.

12 masail-gorritu

Masail gorrituta, harrapatzen banaute pentsatzen duenaren larriduraz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 121. orr.

13 musu-gorritu

Muxu gorrituta daude egunaren beroagatik.     «Bizia lo», 2003 - 36. orr.

Bion artean hartu genuen garagardo katxiarekin, musu-gorriturik jarri zen Adela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

14 odol-gorritu

Europa osoa odol gorritzen ari zen gerraren kariaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.

15 sabel-gorritu

Gorpu sabel-gorritua han utzi beharraren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.

16 zain-gorritu

Bekainak ere zuri, begi txiki kizkur zain-gorritu haien gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus