Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
"Fotoia uhinkia da eta ez da" esan genezake Bohr-en erara, edo "fotoia gorpuzkia da eta ez da". Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
Substantzia gorpuztuna gorpuzkiek edo zatikiek osatzen dutela sinestea ez da, egia erran, zentzugabekeria handiagoa, gorputza azalez, azala lerroz eta, azkenean, lerroa puntuz osatzen dela onartzea baino. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.
Hau, askotan, unibertsoaren indar eragilearen antzekoa da, hura bezala moteldu egiten delako distantziarekin, eta batak gorpuzkien mugimendu guztiak aldatzen dituen bezala, besteak gogoaren gehienak aldatzen dituelako. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.
Gainean gorpuzki laruak, gorpu izoztu eta lehorrak ikusi nituen. Bi ezkonlagunen gorpuzkiak lur berak estaltzen zituela. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.
Emaiok lur kristauari dagokion moduan giza gorpuzki horri. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 24. orr.
Jaun hori arduratu zen Sabinoren gorpuzkiak leku ezkutuan ehorzteaz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 424. orr.
Azaroaren 6an Marcel Martinen gorpuzkiak hilobitik ateratzeko agindua eman zuen Auzitegi Gorenak. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 235. orr.
Baimena eman zuen basilika berri bat eraikitzeko, santuaren gorpuzkiak gordetzeko. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.
Sabino Aranaren gorpuzkiak Sukarrietako hilobira itzuli behar zituztela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.
Gorpuzkiak hezurtegira bota baino lehen, hamar urtez edukitzen dituela Udalak hilobi komunean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.
Ez zutela gorpuzkiak erretzeko labe aproposik. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 318. orr.
Kamar Al-Saman, izularriturik, txoriaren gorpuzkietara inguratu, eta haren papo barnean zerbaiten dirdai berezia ikusi zuen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 147. orr.
Baina erlikiontzi hark ez zuen lignum crucis-aren zur zati bat gordetzen [...] ezta saindu baten gorpuzkiak ere. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.