Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Santuen gorpuzkinak goratu, gorpuzkinak agurtuz eta santuei otoiztuz. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.
Done Jakue apostoluaren gorpuzkina gurtu eta haren aurrean ahuspez jartzeko erromesaldia. Berria - Harian 2005-08-24
Gorpuzkinak atorran bildu dituzte, eta, erromesak iragarri bezala, jaunak ez du aurrerantzean besterik jantziko. Martin Anso «Elezaharren bidetik», 2004 - 90. orr.
Leopardiren hilobiko gorpuzkinak harenak ez direla salatu dute. Berria - Kultura 2004-07-25
Parisko Père Lachaiseko hilerrian daude haien gorpuzkinak 1817. urtetik. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 188. orr.
Gurutze Gorria gorpuzkinak berreskuratzeko bitartekari lanak hasi zituen bart iluntzean. Berria - Mundua 2004-05-12
1995ean aurkitu zituzten Lasaren eta Zabalaren gorpuzkinak. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Zatiak jaso dituzten anbulantziek han eta hor sakabanatutako gorpuzkin odoltsuak ahal bezala bildu baitituzte. Berria - Mundua 2004-05-18
Hainbat anbulantzia ailegatu dira ospitalera, giza gorpuzkinez beteta. Berria - Mundua 2004-05-19
610 biktimen gorpuzkinei lur eman aurretik. Berria - Harian 2005-07-12
Saiek gorpuzkinak airean ez eramateko, berriz, gorpuak sarez estaltzen dituzte. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 187. orr.
baten gorpuzkinak (3); eta gorpuzkinak (4); gorpuzkinak aurkitu (4); gorpuzkinak daude (3); gorpuzkinak ez (3); haren gorpuzkinak (3); soldaduen gorpuzkinak (3)