Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorotz 1 iz animaliek iraizten duten digestio hondakin gotorra. ik simaur.

Kutsatutako hegaztien ehun eta gorotzetan luze iraun dezake birusak.  Berria - Gaiak   2004-01-27

Gorotzen kudeaketa nola bideratu.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Trajediak bilbatu ohi dituen bi aldeak nituen neurekin: handitasuna eta txikikeria, urrea eta gorotza.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.

Freuden arabera, garuneko gorotz dira ametsak; egunez sartzen zaizkigun ideia eta sentipen ustelen irteera.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 134. orr.

Mundua salbatu behar zuen goi-gizaki bat izatetik gorotza izatera pasatu nintzen pentsa litekeen unerik laburrenean eta J baten kulpaz. · Kanpoan hotza, elurra ez zenean izotza, eta ni sutondotik mugitu gabe, ezertarako ezgauza, neure gorotz likidoetan urtzen eta desegiten nintzela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 134. orr.

2 (arneguetan)

-Aingeruen gorotza!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 59. orr.

-Deabruaren gorotza!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 245. orr.

"Batez ere jatorragotzat, gorotz!", kexatu da, destaina puntu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

Xaramelatzaile gorotza!  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 168. orr.

· Zer egin zezakeen agure gorotz-zaku hark?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorotz usainaren lamadak, mutikotan bizitakoak ekarri zizkidan burura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Gorotz harrotzailea, herriko xelebre gixajoren bat izaten zen jeneralean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Pixa eta gorotz ontziak ur beroz eta kloroz garbitu zituzten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

Gerora, gari eta ardo ezin hobeak bilduko dira, horrelako uzta ezinezkoa izango zelarik gorotz-ongarririk gabe.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 55. orr.

Gorotz gramo bakar batean 10 milioi birus, milioi bat bakterio eta 1.000 parasito inguru daude.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Oraindik gorotz usaina joan ez zaian idi zikiratu bat besterik ez haiz, arlote babu ez bestea...  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 89. orr.

Nor zer izan behar den ere erabakitzen du: bata medikua, bestea barazki-saltzaile, bestea gorotz-biltzaile. · Patata pizar bat ereiteko, gorotz harrotzen aritu nintzen atzo zortzi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza gorotzez nahasturiko garbantzuak jaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.

Belar tzar eta abere gorotzen artean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Galtzara gaineko zaldi-gorotz pusken kiratsa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 47. orr.

Gero, zerri-gorotza bota dute egur-pilaren gainera, emakumearen heriotza iraingarriagoa gerta zedin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Gamelu-gorotza baitzen hango erregaia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Behi-gorotzez eta bestelako zaborrez zikindu omen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1118. orr.

Oparitu genizkion gozokiak untxi-gorotzak zirela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 20. orr.

Laborariak lurra, lurretik beretik atera dituen fruitu on guzien hondakinekin, gernu-gorotzekin, ongarritzen duen bezalaxe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

5 (erkaketetan)

Gorotza biño alperroa baita gizajoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 301. orr.

Gu gorotza baino ez gara haientzat, baina lan zikina egin behar denean ezinbestekoak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 30. orr.

Gorotza baino zikinagoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 319. orr.

Gorotzaren antzeko da alferra, hura hartzen duen guztiak eskua astintzen.  Elizen arteko biblia   Si 22,2

Diruaren balioa asto-gorotzaren parekoa zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 518. orr.

Gorotz-usainak baino gutxiago balio duk eta!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 128. orr.

Hori ez zen kotxea, deabruaren gorotza zen!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 99. orr.

6 (indargarri gisa)

Mozkor gorotz egina dagoenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 331. orr.

Lepoa egingo nuke Txitxikovek erosi dituen mujik horiek, lapur hutsak eta mozkor porrokatuak ez badira, alfer gorotzak eta liskarzale amorratuak direla.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 227. orr.

Ilun arina zen gaua; ilun gorotza nahiagoko zuen bai Santxok, ilunpean bere bururik ezari aitzakiaren bat bilatzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

7 gorotz pila (corpusean gorotz pilo eta gorozpila soilik)

Behi gorotz piloak nonahi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Bai: etxe bakoitzak izaten zuen bere gorozpila, bere kanposantu ilun partikularra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Urtearen buruan, zenbat herio kontu, zenbat pekatu ttiki, zenbat hutsegite gorozpilak estaliak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

Zer ez zen azaltzen ordea sotoko gorozpila harrotzen hastean?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta gorotz (7); eta gorotza (4); gorotz usaina (4); gorotzak ere (4); gorotzak eta (3); gorotzaren gainean (3); untxi gorotz (4); zaldi gorotz (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus