Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

simaur (orobat ximaur g.er.) 1 iz abereen gorotza, bereziki ongarri gisa erabiltzen dena; gai organiko ustelezko ongarria. ik sats.

Denetik egin nuen: ukuiluak garbitu, zaldiak garbitu, simaurra jaso.  Berria - Kirola   2004-11-14

Hermannek, azpiak egiteko pala harturik, ukuiluko simaurretan sartu zuen kirtenaren barreneraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

Bi egun hauetan ez dela ongarririk eta simaurrik belazeetara atera behar.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 219. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren -oso egokia, gutxienez, aza-soroak ongarritzeko-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Mundu osoko biztanleen erdiak, simaurra, ikatza edo egurra erabiltzen dute energia iturri gisa.  Berria - Gaiak   2004-06-24

Makina hark sartu behar zuen lekutik harresia zulatu zuen eta jende guztiari agindu zion [...], jasotzeko ahal zuten ur, simaur eta basa guztia eta hodien bidez ateraz zulo hartatik bota zezatela den-dena harresiaren aurrera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5250. orr.

Gizonak behin ikusi zuen zalditegian, zapi zuria buruan, soineko baldres zakarra gorputzean, simaur biltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Nik, giroa arintzearren, ez kexu izateko esan niola, arrosarena bezain ederra zela simaurraren usaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Burutik behera bota genion simaurraren usaina sentitu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Haren gorpua simaur bihurtuko zela alorrean, Izreelgo landan; inork ere ezin izango zuela "Hau Jezabel da" esan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,37

Arreba hegatxabalak txanoa du erlijiosoek bezala; eta hegazti apala da, pozik joaten baita bidean zehar aleren baten bila, eta, simaur artean aurkitzen badu ere, atera eta jan egiten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

Bizirik ikusten zituen, hostoak zabaltzen, sustrai lasai beroak oraindik simaurretan sartuak eduki izan balituzte bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Simaur ona zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 285. orr.

Arbitarako simaur egokia omen duk obixpo jendea...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Izan ere, simaur higuingarritik har bizidunak sortzen ikusten da, euri larregiz beraturiko lurra usteltzen denean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

Ai! haragia, simaur erakargarri bizia, ibiltzen, pentsatzen, hitz egiten, begiratzen eta irribarre egiten duen ustelkia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 270. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Simaur gurdi batean ezkutatu izan balitz ez zuten berehala harrapatuko, esan zidan amak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Nor da bizitza honetan hain handikia, urrez betetako etxe bat emango baliote, mundu guztian zehar simaur saskia pozik eramango ez lukeenik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1061. orr.

Hor-hemengo simaur-metatxo izoztuak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Noiz utziko ote diozue simaur-usaineko hizketa-modu horri!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 207. orr.

Gaztaroan kortatik gora zetorkigun simaur-sunda bera eta abereen marruak aditzen hasia nintzela iruditu zitzaidan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Erregearen izendapenak bat-batean sortu dizkion arerio ugari gupidagabeek ez dute barkatzen Idiakez berbera bezalako simaur-seme batek hain bat-batean gorteko distira lortu izana  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zaldi simaurra bildu, garraiatu eta baratzean ongarri moduan zabaltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 179. orr.

Urde-simaurra aspaldi hildako asta-barren ustelduetara botata ere ez zegoen berdintzerik mofeta-kirats hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

5 irud/hed

Biografoak ez du gehiago emateko premiarik ikusten, ez da bere asmoa irakurlearen gustu onean simaur botaka jardutea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.

Simaurra balitz bezala tratatzen zuen andrea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.

Armadan bi urte, lana, ezkondu, familia baten ardura, geroz eta diru gehiago irabazi beharra, eta geure kasa aurrera egiteko potrorik ez daukagunean itotzen gaituen simaur hori guztia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Pentsatzen dena esateko aukerarik ez dagoen lekuan, satorrak nagusi, esan zuen Öchlerrek erregimenaren simaurretan hazitako idazleengatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Isildu hadi, simaurra esaten ari haiz eta.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 30. orr.

Auzoan zabaldu zen anaiak bortxatu egin zuela neska, baina anaiak esaten zidan: ez airean dabilen simaur hori irentsi, Julinho.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.

Horrela jokatzen dute, ETAren aurka ari diren aitzakian, edozein aukeraz baliatzen direnek euskaldunen gainera -euskaldun guztien gainera- simaur mordoxka bat botatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 115. orr.

Halakorik ostera esanez gero independentziaren aldeko mugimenduaren simaur fronteak lehen martiria izango zuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

6 (izenondo gisa)

Ina garai hartan euskara ikasten ari zuan, eta bahago esaten huenarekin baino areago, hire euskara simaur esklerotikoarekin zegoela txora-txora eginda.     «Bizia lo», 2003 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

simaur artean (3)

simaurra bezala geldituko (3)

simaurraren usaina (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus