Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goresle 1 iz (norbait edo zerbait) goresten duena. ik goratzaile.

Homeroren goresleekin suertatzen zarenean, esango dizute poeta horrek hezi zuela Helade, eta egokia dela haren heziketabidea giza arazoak zuzentzen ikasteko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Erich Fromm nolabaiteko maitasunaren goresle bikaina da, bere erara.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 34. orr.

Goresle [...] gezurti mota berezi bat (baina ez bitxia).  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

2 (izenondo gisa)

Egiarik beteenak, gordinenak eta aintzakotzat hartzekoenak erdi-gordean edo ahopean bezala esanak daude testu goresle-usteko honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus