Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ihes zebilen ere Itsasuko apez bat, Ameriketan ibilia, Artzamendi mendian gordeka. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.
Gordeka gauaz ekarri zuten mandoz gorputza Tuteratik Orreagara eta Santa Maria elizan lurpean ezarri. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 151. orr.
Maiana gordeka bataiatu zuten igande hartan agertu zen ezustean Bittor. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.
Nahiz eta gure artean faltsu anitz baden, txoria eho eta eskua gordeka ari dena. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 9. orr.
Lapurdi osoan ez da aurkituko meza gordeka ematen duen apez ukoegile bakar bat. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.
Landan zehar ikusi dut lasterka, laugarren solairuan, jauna, zuhaitzen artean gordeka. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 133. orr.
Beste batzuk gaixoren bat ikustera etortzen ziren, arineketan, isilean, ezkutuan, ia gordeka. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.
Erreroko Mariasun eta Tobeneko Gema eta Jesusmarirekin maiz zapoka edo gordeka jolasten nuen. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 141. orr.
Nik leku batean uste nuena, beti besteren batetik agertzen zitzaidan, belar tartetik lepoa luxatuz, ager gordeka: "Ai aluxa, hor al hintzenan, hor!". Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.
Handik, amildegiaren beherenean, ibaia ager-gordeka bistatu dudanean. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.
Hitz jolasguratuak elkarrekin gertatzen dira jendeen aho-mihitan, elkar igurzten dute, adiskidetuz eta haserretuz orobat, gorde-agerka betiere, elkarretaratuz eta elkarretarik partituz etengabe, badoaz eta badatoz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 290. orr.
Abenduan Jose Ramon Aiestaranek barrengorri batzuk eraman zituen moilan harrapaturiko katua goxo maneatzeko; urtarrilean Torrontegi hoteleko emakume aberats batek Elegantes erre zuen gorde-gordeka. Lutxo Egia «Paperezko hegazkinak», 2004 - 24. orr.
Beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.
Zaratarik atera gabe, isil-gordeka, begi logaletsuekin bazter guztiak arakatuz. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 41. orr.
Gizon batek baino gehiagok isil-gordeka kontatu dit ez lukeela inolaz ere atzetik hartuko. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.
Era guztietako sorginkeriak daude, inor isil-gordeka sar ez dadin. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 135. orr.
Ibilian jarraitu zuen, jakitun Abas atzealdean isil-gordeka zetorkiola. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.
Hiriko kale ilunetan isil-gordeka zihoala. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 160. orr.
Isil-gordeka izan gabe ere ahalik eta hots gutxien atereaz. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 209. orr.
Hastapenean haren balentriak kondatzen zizkidan, mendian gaindi nola ibiltzen zen alemanekin "kuku-gordeka”. Eguzkia kuku-gordeka ari zen hodeien artetik, eta aire mehe batek belar hezearen usaina ekartzen zien. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 57. orr.
Rakelen dendara kuku-gordeka hurbildu, eta han inguruka ibili zen, deitu, ez deitu, sartu, ez sartu, zalantza balu bezala. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 94. orr.
Gauak eta egunak ordez, herioaren kuku-gordeka eta mehatxupean higatu nituen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 190. orr.
artean gordeka (4); edo gordeka (3); erdi gordeka (3); eta gordeka (3); eta isil gordeka (5); gordeka ari (4); gordeka bezala (7); gordeka bizi (6); gordeka eta (7); gordeka gaztelutik (3); gordeka ibili (6); gordeka joan (3); gordeka sartzen (3); isil gordeka (51); isil gordeka gaztelutik (3); isil gordeka ibili (3); kuku gordeka (12); zen gordeka (3)