Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gordean 1 adlag gordeta.

Magnetismoak, gordean dauden indarrak agerian uzten ditu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 140. orr.

Jainkoak nahi duen arte, hil-oihala gordean egongo da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Gordean dituzte lapurtu zituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.

Gordean eta isilpean eduki dute haren izena 150 urtean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Edonongo haizeetatik gordean egongo zaretelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

Um Hamidari igarri egin ziola gordean zuen sekretua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.

Dena esan nien, ezer gordean utzi gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Hnuen ahoa ferratuta, asmoak gordean, kulpa edo errukia baztertuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Gaineratekoan, Nabarrenkoxetik isil-misilka atera zen mutikoa izenez baizik ez zen Garrüze gordean utzi zuen bera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.

2 ezkutuan, isilean. ik gordeka.

Elipsia esaldiaren zati bat gordean uztea da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 62. orr.

Dena esan nien, ezer gordean utzi gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Begira begira, horren gordean ondutako mami xuri trinkotu horri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Ez dakizkit, ez derrazket gordean zeutzanak...  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 38. orr.

Handik Londonera joan ginen trenez erdi gordean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 70. orr.

-Sekretuak ezingo dira bada betiko gordean eduki -onartu zidan gizonak.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 82. orr.

Lantainako alaba nobleak, ongi gordean zeukan, ustez, bere pekatua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Adimenez eskasa iruditzen zait, edo, behinik behin, hain gordean du adimena, non nik ezin izan baitiot atzeman.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 326. orr.

3 (-en atzikiarenen eskuinean)

Baina gero denek ekartzen dizkidate, besteen gordean, aurkitzen dituzten pieza bitxienak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.

Guardiaren bistatik nahikoa urrutira iritsi zirenean, lasterka hasi ziren, makurtuta, eta adarren gordean egoten saiatuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.

4 galdu-gordean1 (ETCn 31 agerraldi; orobat galdugordean ETCn 2 agerraldi) Galtzeko zorian. ik galzori 2.

Negozioa galdugordean zegoela eta hondoa jotzerat zihoala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Koroaren bila abiatu bezain fite geratu ginen bidean trabaturik eta gibelaturik, ez koroarik eta ez biktoria loriosik, esperantza guztiak pipiztaturik eta geure biziak ere galdugordean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Beste batzuek, ordea, galdu-gordean bezala edukitzen dute beren emetasuna, eta askoz ere beranduago, [...] hasten dira luzatzen eta liraintzen, ia molde transparenteak hartzeraino.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 56. orr.

Galdu-gordean zeukan hitzen bat mihiratu zaiolako berak ere uste ez zuela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 68. orr.

5 galdu-gordean2 nora ezean.

Hegaztiak eta piztiak galdu-gordean aldentzen ziren, kirats bortitzari ihesi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

6 gorde-gordean

Tentu handiz, gorde-gordean, sorbaldatik heldurik, bizirik baleude bezala, oinak mugiarazten zizkiela.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 92. orr.

7 isil/ixil-gordean adlag

Ezkutuan eta isil-gordean ibili behar izan gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 63. orr.

Koronelari arrainak isil-gordean arrantzatzen edo sagarrak lapurtzen ez genbiltzanean [...].  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

Ixil-gordean, ezkutuan, ezinean, jende prestuen begiratu gaiztoaren pean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 281. orr.

Jendeak ahapeka eta isil-gordean darabiltzan hizpide eta esamesak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 13. orr.

Ikuskizun bihurtzen baititu isil-gordean eraman beharrekoak ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 387. orr.

"Loti ederren" etxe hartara isil-gordean etortzen ziren agureen artean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 84. orr.

Bertan gelditu zelarik, ingurumarietara begiratu zuen isil-gordean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 289. orr.

· Jende hori guztia kokatu zelarik, Aita Sainduak agindu zien Nicastroko gotzainari eta aitzineko kondeari joateko gela isil-gordean zegoen Toledoko Artzapezpikuaren bila.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erdi gordean (3); eta gordean (6); eta isil gordean (5); galdu gordean (5); gordean edo (3); gordean eduki (9); gordean eta (4); gordean utzi (4); isil gordean (32); ondo gordean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus