Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Goratasun gaitzeko haritzak bi bazterretan, erroak lurrean barna, zeruari buruz igaiten dira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.
Zuhaitz bakoitzak bestea baino garaigoa izateko duen premiatik dator zuhaitzen goratasun izugarri hori. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.
Harri peza haundiz egina izan den dorrea 1420 metro goratasun dituen gune batean dago. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.
Zingiregiko goratasuna 520 metrokoa da. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 214. orr.
Gehienez 40 metro kubo egin behar ditu eta 12 metro baino gutiagoko goratasuna izan behar du. Berria - Kultura 2004-03-19
Mugatua izan zen luzetasunean, zabaltasunean eta goratasunean. Herria 2002-11-07
Zeldaren beste hormari lotua ohea, arrunt apala, lurretik hamar zentimetroko goratasunean. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.
Orduan naiz ohartzen atearen erdian, presuna baten begien goratasunean, ziloka bat badagoela. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.
Epaitegian sartzean, han ikusten ditut ene epaileak mahaian jarririk, taulen goratasunetik eni so. Filipe Bidart «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 85. orr.
Sei labe baziren barne hartan, bakoitza gizon baten goratasunekoa. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 186. orr.
Ia ehun metroko goratasunean. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.
Berehala iristen da ura hostotzara, hostoak elikatzera etorria baita ehun metroko goratasunera. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 245. orr.
Obra handiena, 3 metra goratasunekoa, Sarako elizarako da. Herria 2005-09-01
Goratasunezko azentua. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 278. orr.
Musiak zuribideren bat bilatzen zuen, bere sakrifizioari goratasuna eta zinezko balioa emango liokeen zerbait aurkitzen saiatzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.
Testamentu Berriaren goratasunak bere inguruko gizarteak erabiltzen zuen hizkera baino jantziagoa eskatzen zuela iruditu zitzaion, nonbait. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 32. orr.
Beste edozein gizon irrigarria izanen zen galtza motx haiek eta atorra zabalegia soinean, baina haren goratasunak, haren furfuriak eta, oroz gainetik, sentimendurik salatzen ez zuten haren begiek emaztea mututurik utzi zuten, une batez. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.
Gizonak, burlaizez irribarre eginez, bere mundu berriaren eta egia ikaragarriaren goratasunetik begiratzen zion ofizial gazte asaldatuari. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.
Hizkuntza espainolaren izpiritu goratasunaz testuak erruz bil daitezke. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 145. orr.
metra goratasunekoa (4); metroko goratasuna (3); metroko goratasunean (3)