Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Leningradoko geltoki bikain batera iritsi ginen; iraultza-aurreko bikaintasun tsaristaren aztarnaren bat geratzen zitzaion oraindik. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.
Bikaintasunaren eredu zinen, jakinduriaz eta edertasun paregabez jantzia. Elizen arteko biblia Ez 28,12
Hauxe da pobretasun txit gorenaren bikaintasuna, zuek, ene ahizpa maite-maiteok, zeruetako erreinuaren oinordeko eta erregina bihurtu zaituztena, ondasunez behartsu eta bertutez aberats egin zaituztena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1183. orr.
Hezkuntzaren zeregin nagusia bikaintasuna sustatzea da. Berria - Euskal Herria 2004-09-11
Pobretasunaren bikaintasuna azpimarratzen du; pobretasuna pertsona gisa mintzo da eta itunaren bidez berarekin elkartzera gonbidatzen ditu anaiak. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.
Edertasunaren teoriari dagokionez, aldiz, XVIII. mendean erabateko aldaketa izan zen eta edertasunaz ez ezik, bikaintasunaz, piktorikoaz, eta beste horrenbeste kontzeptuz ere hasi zen arduratzen filosofia imitazioaren kontzeptua gainditzeko ahaleginetan. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.
Piztien gainetik jartzen gaituen arima arrazoidunaren bikaintasunez. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 283. orr.
Zero akats, etengabeko hobekuntza, erabateko kalitatea, bikaintasuna... Enpresa mundura ez ezik, gizarte osora zabaldu da kalitatearen filosofia. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.
Bikaintasun osoa opa diodalarik, pentsa dezadan zer esango niokeen egiteko eta aukeratzeko Jainko gure Jaunaren aintzarik handienerako eta bere arimaren hobekuntzarik handienerako. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 115. orr.
Artea "bikaintasun formalaren" jarduera-eremu berezia da. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.
Bikaintasun berezkoaren ezaugarri den isilik egoten jakite dotore hori. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.
Ez dira bat, beraz, testuaren bikaintasun poetikoa eta bertsoaren beraren bikaintasuna, ez ditzagun nahas. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.
Espainiar kritikak, nobela horren bikaintasun ongi frogatuaren aurrean, ez du pentsatu nahi izan obraren baliorik handiena (eta beharbada ukaezina den bakarra) psikologiaren aldetikoa dela. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.
Aipatu ditudan bi egitasmoak (zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat, oroimeneko irudi guztiak gogoan hartuko zituen katalogo alferrikako bat) zentzugabeak dira, baina halako bikaintasun oraindik totel-antz baten adierazgarri ere badira. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.
Erabat seguru zeuden jakituria eta portaera ona berezko, barne-barneko bikaintasun baten seinale zirela. Joseba Urteaga «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.
Eusko Ikaskuntzako Bikaintasun Batzordeko kide ere bada. Berria - Kultura 2006-02-24
Bikaintasun irizpidea erabiltzen dugu; hau da, espezialitateetako irakasleak dira bere kideen artean eztabaidaezinak direnak. Berria - Harian 2005-07-05
Hori iruditzen zait niri giza izatean aurki daitekeen bikaintasun- eta noblezia-seinalerik handiena. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.
Eskuzabaltasun hutsez, arima-bikaintasunez eta mundu-jakintzaz). Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.
Aztertu dugu Kristo gure Jaunak, bere gurasoei esaneko izanik, lehen bizibiderako eman digun exenplua, hots, aginduak betetzea; bigarrenerako emana ere bai, hau da, ebanjelio-bikaintasuna, tenpluan gelditu zenean bere betiko Aitaren zerbitzuan bakarrik jarduteko. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 95. orr.
bikaintasuna eta (5); eta bikaintasuna (4); haren bikaintasuna (3); lanaren bikaintasuna (3)