Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goraldi (83 agerraldi, 21 liburu eta 20 artikulutan; ETCn 872 agerraldi) iz gora egitea; gora eta behera ari daitekeen zerbaiten) goranzko aldia. ik gorakada.

Burbuila goraldi hori, zorabiozko gelditasunean. ur goraldiaren sasoian lokatza lodia pilatzen baitzen ibai ertz hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Betiko eramango baititu bestela itsasoak berriro, segur aski, hurrengo goraldian. Ahots sarkor haien goraldiak eta beheraldiak entzunda.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 193. orr.

Afalondoko goraldian, izarretara jaurtitako espaziontziko gidakide sentitzen nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Stephenekin bidaiatzean, bizitzean [...] konturatu nintzen zein ahula zen psikologia aldetik, eta zer-nolako goraldi eta beheraldiak izaten zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

80ko hamarkadan euskal zinemak goraldia izan zuen, baina egun deus gutxi geratu da gorakada hartatik.  Berria - Kultura   2004-05-19

Antikomunismoaren goraldian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

ELAk, berriz, %0,49 egin zuen gora, baina, esan bezala, iaz ez zuen lortu goraldiari eustea.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Zibilizazioen goraldi eta erorikoen mugimendu zikliko eta errepikatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 111. orr.

Erromaren goraldiak Greziaren gainbehera ekarri zuen.  Berria - Kirola   2004-08-10

Horrek zerikusi handia izango zuen mundu osoko jarduerak ondorengo urteetan izan zuen goraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.

Goraldiak, ondikotz, lipar bat baizik ez zuen iraun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Merkataritzaren goraldiarekin, italiar merkatarien ekimenez, findu egin ziren finantza-teknikak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Merkataritza-kapitalismoaren lehen goraldi hau bat-batean eten zen XIV. mendearen erdian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Labur esateko, ziklo ekonomiko batean honako fase hauek bereiz daitezke: goraldia, gailurra, atzeraldia edo gainbehera, depresioa edo hondoa eta susperraldia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Mendebaldeko jarduera ekonomikoaren txandakako goraldi eta beheraldi horiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Atenasen bat-bateko goraldi distiratsuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Estatubatuar dibisaren goraldi ikusgarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Goraldi ekonomikoaren urteetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Lauzpabost urteko goraldi ekonomiko baten atzean beheraldi ekonomiko etorri ohi zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 162. orr.

Burtsako kotizazioen batbateko goraldiak eta mailegu federalek eskaintzen zituzten errenta handiek erakarririk.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Mendebaldeko jarduera ekonomikoaren txandakako goraldi eta beheraldi horiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ur bazterreko alderdi garaiago batera igo zen, eragozpen handiz, ur goraldiaren sasoian lokatza lodia pilatzen baitzen ibai ertz hartan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Beherantz begiratzen baldin badut, berriro aurkitzen dut, niregan ongi zentratuta, burbuila goraldi hori, zorabiozko gelditasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

Nire aldetik, Greenpeacen basogintza egoki eta osasuntsu baten aldeko kanpainari atxiki natzaionean, ez da izan sentimendu goraldi aparteko baten sukarra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goraldi eta (6); goraldi hori (3); goraldia izan (5); goraldiak eta (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus