Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gorakada (428 agerraldi, 26 liburu eta 262 artikulutan; ETCn 5.359 agerraldi) 1 iz goraldia.

Horra adrenalinaren gorakadak eta hara biraoak gora zerurantz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.

Zuhaitz-izerdiaren gorakada udaberrian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Nazio-estatuen indarraren gorakada izan zen aldaketa nagusietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Asiaren gorakadak, ikusi denez, oso lotura estua du nazioarteko trukeetan izan duen sarbide dinamikoarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 130. orr.

Inflazioaren gorakada izugarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Pasarterik hoberenak alkoholaren gorakada sentitutako unean idatzitakoak zirela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Anorexiak eta bulimiak gorakada nabarmena izan dute 1960tik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Prezioen gorakada kontuan izanik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 42. orr.

Enpleguaren hazkuntza moteldu ahala, afilazioen gorakada ere moteldu da.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Arropa eta oinetakoen prezioek berebiziko gorakada izan dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

%5,67ko gorakada izan dugu.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Dolarraren aldean, Europako diruak %7ko gorakada izan du urte hasieratik.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Ondasun eta zerbitzu produkzioak izandako gorakadaz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Bordeleko Girondins delakoek segitzen dute beren gorakada Sochaux-ren kontra irabaziz.  Herria   2003-03-06

Orduan hasten da haien gorakada eta Europa zaharraren beherakada.  Herria   2004-07-05

2 (izenondoekin)

Iraupen luzeko langabeziaren gorakada kezkagarriak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Igoeraren arrazoi nagusia, ekonomiaren gorakada nabarmena izan da.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

Munduko ekoizpenean duten ehuneko globalaren gorakada ikusgarrian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Alemaniaren batasunaren ondorio nagusia [...] gobernu federalaren gastuen eta kontsumoaren eta soldaten gorakada handia izan ziren. Inflazioaren gorakada izugarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Liberalismoaren gorakada garaia izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Gaur egun, aginduak sistema informatikoen bidez gurutzatzen dira (nahiz eta urduritasuna nagusitzen denean, gorakada edo beherakada aldietan, behin baino gehiagotan oihuka aritu).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

· Garapen-bideko eskualdeen industria-gorakada horri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

XX . mendearen bigarren erdialdean zehar pauso izugarri handiz hazi den mundu ekonomia ikusten dute, ez ordea produkzio gorakada horietarako inolako aukerarik ez duen pertsona kopuru itzela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus