Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goraipatu (ETCn 8.484 agerraldi), goraipa, goraipatzen 1 du ad norbait edo zerbait miresgarria edo guztiz aintzat hartzekoa dela adierazi; horrela ohoratu. ik goretsi; goratu; laudatu.

Haren andrea goraipatzen hasi nintzen, emakume aparta izango zela esan nion, hura bezalako gizon bat erakartzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Itzultzerakoan, Jainkoa goraipatuz eta goretsiz zetozen, "ona baita, haren maitasuna betikoa baita" esanez. Eta ukabilak erabili dituzte elkarren kontra; goraipatu egin dute nire izena, eta iraindu.  Elizen arteko biblia   1 M 4,24

Jean Haritschelhar-ek aldiz berriki zendu den Pierre Duny-Petre "euskaltzale eta abertzale suharra" du goraipatu.  Herria   2005-08-04

Espero bezala, bestearen lanak goraipatzetik arbuiatzera pasatu ziren biok ala biok ere.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 36. orr.

Errusiako Estatuaz hitz egin zuen, handizka, eta sutsuki goraipatu zuen lurraldearen zabala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Eta ez dut sekulan aski goraipatuko Bestaberri ttipi, bakarra Euskal Herri guzian eta hain pollita.  Herria   2004-07-08

Xuxen da haatik euskal kantua, gure kantua, goraipa dezagun, munduko ederrena balitz bezala.  Herria   2003-04-03

Ezin gorago goraipatzen zituen gure yiddish antzezlan merkeak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 52. orr.

Epelkeria gaitzetsi izan dut pasioa gartsu goraipatuz, eta orain txori doilor bilakaturik nengoen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 135. orr.

Erich Frommek hitz bikainez goraipatzen du maitasunaren eragina.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 24. orr.

Doktoreak ardoak aukeratzeko gustu ona goraipatu zionean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 37. orr.

Real Madrileko zaleen jarrera ere goraipatu dute, norgehiagoka amaitu zenean Eibarko jokalariei eskainitako txaloengatik.  Berria - Kirola   2004-01-15

Maisu lantzat goraipatu zuen lan berria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 12. orr.

Gogoan zeukan inoiz ez zuela hura aurrez aurre goraipatzerik izan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 168. orr.

Goraipatzekoak ere Josette Dacostaren azken lanak formaletik abstrakzioruntz baidoatzi, kolore ederrak egokituz.  Herria   2004-01-15

Begira: haien lurraldetik kanpo, elkar gorrotatuko dute beharbada, baina elkar goraipatzen dute denbora guztian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.

Zeren, Harroa deitzen ohi dugu, bere burua gehiegi goraipatzen duena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Aski ozen goraipatzen baitu obrak berak bere burua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 29. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eta bere azken urteetako zirimola horrek intelektual konprometituaren ospea gehitu zion bere idazle irudi gorrotatu bezain goraipatuari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 8. orr.

Sustrai goraipatuak, pedigree urgulutsuak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Uso dilistazaleak, uso goraipatuak, omenduak eta sarituak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Gaur egun ere taldearen bi disko goraipatuenetakoak dira.  Berria - Harian   2005-08-09

Artikulu ezagun eta arrazoiz goraipatu horretan, egileak hauxe esan zuen, argi eta garbi, Syntactic Structuresi buruz: [...].  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalegina goraipatu (5); ahalegina goraipatu zuen (3); apustua goraipatu (3); balioa goraipatu (4); berria goraipatu (3); beti goraipatu (3); bezala goraipatu (3); dela goraipatu (4); dela goraipatu du (3); dezagun eta goraipatu (11); du goraipatu (4); egindako lana goraipatu (15); eginiko lana goraipatu (4); ere goraipatu (20); ere goraipatu du (3); ere goraipatu egin (3); ere goraipatu zuen (6); eredua goraipatu (3); eredua goraipatu du (3); eta goraipa (3); eta goraipatu (56); eta goraipatu menderen (43); goraipa zaitzatela (5)

goraipatu behar (4); goraipatu da (5); goraipatu ditu (10); goraipatu dituzte (3); goraipatu du (57); goraipatu duen (3); goraipatu dute (28); goraipatu egin (25); goraipatu egin du (8); goraipatu egin zuen (12); goraipatu egiten (7); goraipatu egiten du (3); goraipatu eta (22); goraipatu izan (6); goraipatu izan dira (3); goraipatu menderen (43); goraipatu menderen mendetan (43); goraipatu nahi (7); goraipatu nahi izan (5); goraipatu zituen (33); goraipatu zituen eta (3); goraipatu zituzten (3); goraipatu zuen (125); goraipatu zuen atzo (6); goraipatu zuten (33); goraipatu zuten atzo (3)

balira bezala goraipatuko (3); bezala goraipatuko (3); bezala goraipatuko balitzaizkio (3); eta goraipatua (5); eta goraipatua menderen (4); goraipatua eta (3); goraipatua izan (5); goraipatua menderen (4); goraipatua menderen mendetan (4); goraipatuko balitzaizkio (3); goraipatuko du (3); goraipatuko dute (3); goraipatuz eta (4); goretsi eta goraipatu (32); goretsia eta goraipatua (4); guztiek goraipatu (4); hori goraipatu (4); ibilbidea goraipatu (4); izana goraipatu (8); jarduera goraipatu (3); jarrera goraipatu (3); k goraipatu (3); lana ere goraipatu (4); lana goraipatu (62); lana goraipatu du (8); lana goraipatu dute (6); lana goraipatu eta (3); lana goraipatu zuen (34); lana goraipatu zuten (4); sutsuki goraipatu (4); taldearen lana goraipatu (3)

asko goraipatzen (3); bezala goraipatzen (3); bikaina goraipatzen (3); denek goraipatzen (3); edertasuna goraipatzen (3); eta goraipatzen (3); goraipatzea leporatzeko (3); goraipatzeaz gain (3); goraipatzeko eta (4); goraipatzeko modukoa (6); goraipatzeko modukoa da (4); goraipatzen ari (4); goraipatzen da (5); goraipatzen ditu (5); goraipatzen du (22); goraipatzen duen (5); goraipatzen duena (4); goraipatzen dute (12); goraipatzen duten (3); goraipatzen eta (6); goraipatzen hasi (3); goraipatzen zituen (8); goraipatzen zituzten (4); goraipatzen zuen (14); goraipatzen zuten (9); guztietan goraipatzen (3); hainbeste goraipatzen (4); lana goraipatzen (6); terrorismoa goraipatzea (5)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus