Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edozein egokieratan, lehorreko taktika mesprezatzen eta itsasokoa laudatzen hasi zen. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 151. orr.
Hark veneziarren zuhurtzia laudatu zuen. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.
Gaitzestea eta laudatzea operazio sentimentalak dira, kritikarekin batere zerikusirik ez dutenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.
Ezagutzen dut laudatutako idazlearen irribarre eztia, gutxietsi nuen idazlearen begiradako altzairu zorrotza ezagutzen dudan bezala. Pako Aristi «Note book», 2005 - 50. orr.
Ez naute laudatu, ez maiseatu. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.
Gaizkileak zigortzeko eta ongileak laudatzeko. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.
Morse andreak gogotik eta bihotz-bihotzez laudatu zituen. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.
Belaunaldiz belaunaldi gorazarre kantu hilezkorrez laudatuko diren legeak. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.
Hitz horiek Jainkoari buruzkoak (handietsia eta laudatua izan bedi!) direla kontsideratzean negar eraginez. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.
Egun hartan ikasi nuen errazagoa dela inor laidotzea, laudatzea baino. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.
Munduko Bankuko Daly eta Goodland ekonomilariek azpimarratu dutenez, erabat hausten du nazioarteko merkataritzan merkatu askearen teoria edo eredu laudatua. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 242. orr.
Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren biktima ziren esklaboekin. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.
Nahiz eta bere Tolosa laudatua behin eta berriz goraipatu, zazpi urtez goiti baziren Bilbon bizi zela. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.
biziki laudatzen (3)