Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gopor iz zurezko ontzi biribila, eskuarki zurezkoa, abatza edo kaikua baino txikiagoa eta kirten-bakarra, talo esnearentzat eta gatzatuarentzat erabiltzen dena. ik katilu.

Hurrupada bat edan zuen goporretik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Gopor bat bete kafe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Haien metalezko goporretik jan behar izan zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 130. orr.

Gopor txiki bat, urrezko eta zilarrezko paperetan bilduriko txokolatez eta gozoz betea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Mael txabolako atearen aurrean belauniko zegoen, inguruan kolore anitzeko margoz betetako hainbat gopor zeuzkala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 87. orr.

Margo goporrean bi atzamar sartu ondoren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gopor bat (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus