Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

katilu 1 iz lurrezko edo toskazko ontzia, biribila eta kirtenik ez duena, esnea eta antzeko edariak hartzeko erabiltzen dena. ik gopor.

Azpilean sei zazpi katilu kea dariela atea joko dizunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.

Erretiluan, lau katilu handi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 83. orr.

Katilu zapal bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 935. orr.

Portzelanazko katilu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Lau edo bost katilu portzelanazko, likido beltz batez erdi beteak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Zenbait katilu koskadun eta botila bat anbar koloreko isurkaiarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Dionisosek hainbeste maite zuen katiluarekin hurbildu zen egongelara kafea hartzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.

Gosariko katilu handi zuri batean maionesa egiten.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Badirudi nahita ari dela odola katilu barrura isurtzen.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 106. orr.

Kafea edandako katilu beretik edaten zuen trago luzetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 74. orr.

Zurezko zali batez arrautza jotzen ari da katilu batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 25. orr.

Elefante bat marraztuta zeukan katilu gorria.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 56. orr.

Inesek lozazko bi katilu zaharkitu utzi dizkie mahai gainean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 36. orr.

Esnea berotutakoan katiluetan isuri, gailetak eta kolakaoa mahai gainera atera eta elkarri so geratu ziren gazte biak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 78. orr.

Katiluan gelditzen zitzaiona edan zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 127. orr.

Harraskan katiluak eta edalontziak garbitze.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 219. orr.

2 hed

Berogailu gainean ur apur bat berotzen jarri zuen latorrizko katilu batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.

Handik hurbil, burdinezko katilu bat eta koilara garbiago bat ikusi zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

3 katilu baten edukia. ik katilukada.

Katilu bat arroz egosi, katilu bat babarrun beltz egosi, tomate gordin zatitxoak erantsi eta tipulin txikituarekin, piperbeltzarekin, olioarekin eta gatzarekin maneatu. hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Bazkaldu eta gero, katilu bete kafe edan, eta dibanean eseri zen jauna. bi arrautza jan zituen, katilu bete terekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Katilu bete salda bero hustuta, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Nozdriovek bi katilu te edan zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Erizain batek katilu handi bat infusio utzi zuen mesanotxean eta esan zuen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Ez zidan deus ere eskatzen, katilu kafeak eramatea izan ezik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 17. orr.

Katilu tea eskuan hartu, frutazko gozagarria isuri, eta honela mintzatu zen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Katilu handi bat pontxe beroren aurrean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

· Hurrupada batez katilu erdia edan nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Katilu-itxuran tolestuak zituen eskuak zabaldu zizkidan, doi-doi, barrukoa ikus nezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Sukaldera berriz ere, katilueta koilarak harraskan uztera, katilu-mendi erraldoi batean pilaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 118. orr.

Kontuz-kontuz, ezpainak hurbildu nituen katilu-ertzera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Koilarek te-katiluetan klin-klin egiten zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 12. orr.

Te-katilu erdi huts bat eta hozka egindako ogia marmeladarekin-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 61. orr.

Bainu-txabusinan bildurik eta kafe-katilu bat eskuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Hautsontziko zigarrokinei eta kafe katilu hustuei erreparatuz gero denbora puska bat eman dutela jakin liteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esne katilu (4); kafe katilu (5); katilu bat eskuan (5); katilu bat esne (7); katilu bat kafe (4); katilu bete (9); katilu erdia (3); katilu handi (4); katilu hutsa (3); katilu te (4)

kafe katilua (4); katilua bete (3); katilua eskuan (4); katilua eskuetan (3); katilua hustu (5); katilua koilara (3); katilua koilara galletak (3)

katiluaren ondoan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus