Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
gomutarazi, gomutaraz, gomutarazten dio ad gomutatzera behartu. ik oroitarazi.
Salvador Puig Antich izenak, ezer gomutarazten dizu? Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 24. orr.
Bere bizitzaren porrota gomutarazi zioten beste behin beira zati txiki haiek. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 122. orr.
Bisitariak maiatzaren hasierako egun odoltsuak gomutarazi zizkidan arren, gero gogoaren hegalek lehenagoko egunetara eroan ninduten. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 73. orr.