Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

oroitarazi, oroitaraz, oroitarazten (orobat orhoitarazi g.er., orroitarazi g.er., oroiterazi g.er., oroiztarazi g.er. eta oritarazi g.er.) 1 du ad oroitzera behartu.

Iraultzaren ondotik etorri baitzen Bonaparte, oroitaraziko dugu hala ere, sekula baino botere gehiago eman ziola korsikar jeneralak Frantziako Nazio subiranoari eta orozbat, tirano guztiek bezala, bere buruari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 107. orr.

Oroitaraz dezagun Napoleon-ek Espainiako errege izendatu zuela eta españolek fueratu zituztela frantses soldaduak "Guerra de Independencia" delakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 57. orr.

Ondoan dagoen gizon bati galdegin diot zer oroitarazten duen pintura horrek.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Ondotik, Edurne Epalza-Hebrard mintzatu da Euskalzaleen Biltzarraren izenean, oroitarazten zuela nolako obra baliosa akulatu duen Etienne Salaberry zenak.  Herria   2003-10-30

Friso joniar bat oroitarazten zuen apaindura hanpatuegia aitzinaldean, bertze deus nabarmenik ez zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Erlisionea oroitarazten zuen guziak desagertu behar zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 94. orr.

Mikroorganismoetan, baziren fenomeno batzuk zelula-desberdintzea oroitarazten zutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.

Astoa gogora ekarriz, besteren gauzetan sartzearen arriskuaz ohartarazi nahi izan zuen; nekazariaren emaztea oroitaraziz, egoskorra ez izatearen abantailaz mintzatu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 24. orr.

Zertara etorri zara nire etxera, nire erruak oroitaraztera, eta nire semea hiltzera?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 73. orr.

2 (dio saileko adizkiekin)

Neskak, bizi izan den denbora guztian, ez dit sekula zu oroitarazi: nire umea zen, nirea bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 303. orr.

Giza arima zein arina eta mudakorra den oroitarazi dio Pedro Agerrek bere buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 16. orr.

Indiako musikak arabiarrena oroitaraziko dizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 35. orr.

Semearen egunaz, andreak oroitarazi behar izaten dit urteoro.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 41. orr.

Kataluniarra jaiotzez, gu haurrokin ikasi zuelarik euskara, haurtzaroko doinu eta leloak oroitarazten zizkion horrek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.

Toki honek oroitarazten dit Espainiako gerlako gertakari penagarri bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Ikusten ari zenaren zoragarriak kamera etxean utzia oroitarazi zion, eta damutu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 276. orr.

Senideok, irakatsi nizuen berriona oroitarazten dizuet.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,1

Norbaitek halakorik oroitarazten dienean, barre murritza egiten besterik ez dakite, gizalegez-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Laket zaizkit gazte horien josteta eta irriak; oroitarazten didate gure aitak hainbeste maite zuen irria eta "arralleria".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 142. orr.

Urik ez alferrik galtzeko oroitarazten dio, eta ezer kutsagarririk ez botatzeko hobi septikora.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 81. orr.

Oroitarazi denei gobernari eta agintarien menpeko izan behar dutela, hauen esanak egin eta egintza on guztirako prest egon.  Elizen arteko biblia   Tt 3,1

Lanari gogor ekiten zion, haurtzaroa oroitarazten ziola esanez.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.

Badakigu zer bide egin duen geroztik Robert Schumanek eta de Gasperi, Adenauer, Spaak haren lagunek asmatu zuten Europaren batasunak! nahiz egun orotako berriek oroitarazten diguten badugula oraino zer egin helburura heltzeko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 135. orr.

Herri hura zikina iruditzen zitzaion, India oroitarazten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.

Poliziari dagokionez, utz iezadazu oroitarazten zergatik deitu genien hasiera-hasieratik: aseguruarengatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

Frantzia Espainiarekin gerlan da -oroitarazi zion hark-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 229. orr.

-Ez ahantzi egin behar dugun pelikula -oroitarazi zion Monak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 229. orr.

· Ikasturte hasieran zaigu oroitaraziko honenbeste ikaslek eman duela bere izena D ereduan, eta urterik urte ohartuko gara, ehunekoetan, gero eta jende gehiagok egiten duela aukera hau.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 64. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus