Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goiz2 1 iz egunsentitik eguerdira arteko denbora bitartea.

Berari eskainitako ogiak jarriko ditugu etengabe eta egunero, goiz eta arratsalde. Goiz hartan iratzarri zenean egun bat baizik ez zitzaion geratzen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,3

Goiz horietan, are maiteago ditiat neure barazkiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Goiz batzuk eman zituen hartan.     «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Horregatik estimatzen dira tamaina altuenean sasoi honetako goiz garbi gardenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 19. orr.

Ez diat goiz osoa hirekin galtzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Neguko goiz batez, Frantzisko ikusi zuen otoitzean, jantzi zarpailez estalia eta hotzez dardarka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 286. orr.

Egunsentia; goiza; eguerdia eta gaua, beti berak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 85. orr.

Goiza argitzean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.

Goiza ongi zabaldu eta gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 129. orr.

Goiza baino lehen atera zituzten musikariak txalupa beltz batean, alemanen ezkutuan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 229. orr.

Baina goiza hurbil zen eta luze gabe esnatuko ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

-Nire herrian "goiza" gosaria hartu eta hasten da...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 271. orr.

Goizaren lehen argia hoteleko kortina lodiaren zirrikituetatik sartzen hasia zen.     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 55. orr.

Goiza oskarbi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

Abenduaren zortziko goiza zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 153. orr.

Jardinean eserita eman du goiza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 218. orr.

Goazen beste aldera, goizik hotzenetara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 317. orr.

Kristinak haiekin egiten zituen goizak, arratsaldeak eta kasik ere gauak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Arratsaldea ere goiza bezain luze baitzetorkion, noski, erizaindegian zain zeuzkan barneko gaixoak zirela eta.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

Tarte batean lo kuluxka bat egin dugu, goizaren eta arratsaldearen artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Oilar gazte bat kukurrukuka ari da, goizari deika.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Goizaz geroztik euri xehea ari zuen arren, hiri osoa ikusi dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 176. orr.

Gaur goizaz geroztik.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 67. orr.

2 (leku-denborazko atzizkiekin)

Atzo goizean gauza polit bat gertatu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

Hurrengo goizean, hatz gorriztek eguna zabaldu zutenean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 17. orr.

Goizean, eliza baten bila goaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.

Goizean jaikitzean, hilik aurkitu zuten arkumetxoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Galdegiten dit ea ibiltokira aterako naizen goizean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Lisa goizeko eguzki bainua hartzen ari zen garaian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 89. orr.

Goizeko lehen ordu oskarbitu horien ostean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.

Eta mahats aldaka zenbaitek [...] beren hosto jori zabalak goizeko eguzki goxoan hain nagiki etzaten dituzte non [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Maurice Thorez abenidako larunbat goizeko merkatuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 108. orr.

Goizeko lehendabiziko hegazkinean joango nintzela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 213. orr.

Bi ateraldi horiek, goizekoa eta arratsaldekoa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 59. orr.

Ostiral goizekoa etapa gogorra da.  Berria - Kirola   2004-03-31

Terrorismoaren arazoa ez da atzo goizekoa.  Berria - Harian   2005-03-09

Nork zekien goizetan, begiak zilar eta idor ohetik ateratzean, egunak zer ekarriko zion?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Goizetan, Adela goizean goiz jaikitzen zen etxaldezainarekin kontuak egiteko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Bai, larunbat goizetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Astelehen goizetako aurpegi ilun haiek.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Kolore guztia bueltatu zaio goizetik hona.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 33. orr.

Goizetik arratseraino mintzatzeko amaren altzoan ikasi nuen mintzaira miresgarria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

Oihuka aritzen zen goizetik gaua arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

Zerk hakar hemengo aldi hain goizetik?  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 157. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itxia zegoen, astelehen goiza izaki, merkataritzan ohi denez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Biharamun goiza arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 307. orr.

Hemendik goiti, 3 larunbat aratsez, Euskal Telebixtak grabatuko du Isturitzeko meza hori, biharamun goizarekin, Euskal Telebixtan zabaldua izanen dena.  Herria   2002-10-03

Eguberri-goiza hotz eta zuri iritsi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 179. orr.

Alfer-goizak Ttipirekin mintzatzeko astia ere eman zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 121. orr.

Biharamun goizean esnatzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 214. orr.

Erregeen bezpera goizean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

San Joan goizean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 199. orr.

Amak goizean berean frijitutako hirugihar zerra lodia  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

4 (ordua adierazteko) gauerditik eguerdira arteko denbora bitartea. ik goizalde.

Goizeko ordu bata zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Goizeko 01:35etan bidalia zen mezua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 75. orr.

Elkarrizketa hori goizeko ordu bietan gertatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Goizeko 3etan jadanik mugimenduak ikusi dira, polizia anitz Baionako karriketan, walkie talkie-ekin mintzo.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Goizeko lauretan-edo.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Iratzargailua goizeko bostak eta erdietan ezarria nuen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Goizeko ordu txikietan, giltzak ahaztuta, etorkinen batek bizilagunak esnatzea atezain automatikoa jo eta jo.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Arratseko zortzietatik goizeko seietara bitartean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 20. orr.

Goizeko zazpiak aldera hasi eta eguerdian bukatu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Jadanik goizeko bederatziak eta ni ez oraino prest!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

Maiatzak 21, ostirala: Eztabaida mintegiak goizeko 9:30etatik 13:30etara.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Gaur goizeko hamarrak eta hamazazpian telegrafiatu ahal izan diot nire lehengusinari dekretuaren testu osoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 112. orr.

Bihar, goizeko hamabietan ingelesezko azterketa dauka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

5 goiz giro (orobat goizgiro)

Goiz-giro freskoa, ezta? -oihu egin zion Gus McNielek. Etorriko da, lasai, goizgiro frexko baten ostean, aspaldiko eguzki hura, fanfarroikeria handirik gabe, umil samar, baina hori bai, distiraz, ahulezia disimulatuz, eta erreka-laino nagienak esnatuz eta harrotuz, mendi hegaletan gora bidaliz, uxatuz... ez du hutsik egiten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Goizgiro ezin hobea egiten zuen, eta artean apenas zuten zentzurik bide ertzean ikus zitezkeen HEAT KILLS seinaleek.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 201. orr.

Goiz giro ederra eta bidean zikloperik ez.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 105. orr.

6 goiz goizetik

Goiz goizetik lekuak beteak ziren.  Herria   2003-02-20

Aitak zakur-umorea izaten zuen goiz-goizetik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 114. orr.

Bezperan ere goiz-goizetik abiatuak ziren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Horixe egingo duk bihar goiz-goizetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

Goiz goizetik, hamar minutuero posta kutxara jaisten nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

7 goiz oilanda (orobat goizoilanda)

Sinbologia berberari eutsiz, goizoilanda, deitu izan zaio, mutiletan gaxterik hasten den neskatoari, edo martxoko oilar gorri nahiz oilar gangar gorri berriz, gaxterik neskazale nabarmentzen den mutilari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 163. orr.

Eta gure goizoilandak, "pottottobero" samarren fama izaki, berriz, auzo herrietan!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 229. orr.

Hemeretzi urteko goiz-oilanda bat halako traste baten jabe bazen, ni ere izanen nintzen hura hainbat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

8 goiz oroz ik goizero.

Domesantore goiz oroz horra zeigün meza handiaren erraitera eta hilerrietan otoitzegitera.  Herria   2001-11-08

Aitak, igande goiz oroz, Nona Màlia ikustera eramaten ninduen txangoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

9 goiz txinta

Errezelo haiek guztiak Julian Deereren begi estrabikoetan loratzen ziren, udako goiztxinta ederretan ihintza loratzen den bezain galant eta ostenezin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

10 goizean goiz

Abrahan goizean goiz jaiki zen hurrengo egunean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.

Sagu madarikatuak gaur ere goizean goiz esnatu nau.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Hurrengo egunean, goizean goiz irten zen etxetik, garbiketak eta beste lantxoak egitera.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.

Artolak goizean goiz alde egin zuen, eta ez genuen joaten ikusi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 92. orr.

Bihar goizean goiz altxatu beharra daukat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Erabaki genuen biharamunean, goizean goiz, apaiz bat ekarriko niola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 445. orr.

18an, larunbata, Pariseko trena hartu nuen goizean goiz.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 59. orr.

11 goizean goizetik goizean goiz.

Leon, margotzeko guztiak hartuta, goizean goizetik desagertzen zen etxetik eta ez zen itzultzen iluntzeraino.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

Nik, ostera, latzak hartzen ditiat, izan ere goizean goizetik lan eta lan ibiltzen bainaiz uztarpean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

Goizean goizetik gaueko azken orduak arte kexuak eta kexuak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

12 goizean goizik goizean goiz.

Goizean goizik, 7 ore[ne]tan, 180 bat jende hurbilduak ziren 20 kilometroko ibilaldiaren egiteko.  Herria   2005-09-29

Biharamun goizean goizik, hauxe esan baitzidan Oskotz komandanteak: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 133. orr.

Badoa zurezko kaiari buruz, bihar goizean goizik ikasleekin erabili behar dituen ontziei urrundik behakoren bat emateko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.

Bihar naiz partitzen ahizparenganat eta goizean goizik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 22. orr.

Datorren ikasturtean ez duzu goizean goizik atera beharko errepidera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

13 goizetik arrats (orobat g. arats)

Goizetik arrats, kantari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 86. orr.

Lan eta lan, goizetik arrats ostatura zetozkion jendeak haia-haia zerbitzatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 70. orr.

Mendi horietan beretan aste guzia, igandetan salbu, goizetik arrats han zabiltzan oihanetako langileak.  Herria   2005-02-03

Goizetik arats, eta aratsetan ere oraino, zernahi lasterkari, jende frango bestalde bazterretik sustatzaile!  Herria   2005-03-17

14 goizetik gauera1

Goizetik gauera ezer egiten ez denean, egunak luze dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 105. orr.

Goizetik gauera, etengabe dutxatzen nintzen: gorroto dut izerdia, gaixorik zaudela ematen baitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 55. orr.

Zin dagizuet ez dudala nik neure burua goizetik gauera bilobekin jolasean ikusten.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 61. orr.

Gogor famako ikastetxe batean goizetik gauera sartuta egon behar banuen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

15 goizetik gauera2 denbora laburrean.

Oso errotuta zeuden frantseseko moldeak, eta ezin goizetik gauera aldatu haietara ohituta zeuden begiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

Orain dela gutxi arte, Ameriketara joaten ziren euskaldunek goizetik gauera ahazten zuten beren jatorria, eta ura urarekin bezala nahasten ziren Uruguay, Argentina edo Venezuelako gizartean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Goizetik gauera eraiki herrian bada ospitale izendatu duten etxe bat.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abuztuko goiz (6); astearte goiz (4); asteazken goiz (4); astelehen goiz (19); astelehen goiz huntan (5); atzo goizean goiz (5); bihar goizean goiz (14); biharamunean goizean goiz (7); goiz argi (17); goiz argia (8); goiz argiak (4); goiz argitsu (4); goiz aro (7); goiz askotan (4); goiz bat igaro (6); goiz batean (184); goiz bateko (5); goiz baten (5); goiz batez (134); goiz batez esnatu (6); goiz batzuetan (12); goiz berean (12); goiz eder (17); goiz eder batean (4); goiz eder batez (5); goiz ederra (5); goiz eguzkitsu (6); goiz epel (5); goiz erdia (4); goiz erdian (14); goiz eta arrats (7); goiz eta arratsalde (40); goiz eta arratsaldez (19); goiz euritsu (8); goiz garbi (4); goiz goizean (12); goiz goizeko (5); goiz goizetik (66); goiz goizik (9); goiz gorri (11); goiz gris (4); goiz guzia (5); goiz guzian (4); goiz guziez (4); goiz guziz (30); goiz guztia (8); goiz guztian (13); goiz haietako (5); goiz haietako batean (4); goiz hartako (18); goiz hartan (306); goiz hartan berean (10); goiz hartan bertan (26); goiz hartatik (5); goiz hartaz (4); goiz honetan (42); goiz horretan (37); goiz horretan bertan (8); goiz hortako (5); goiz hortan (8); goiz hotz (9); goiz huntan (20); goiz hura (20); goiz ondarrerat (4); goiz oroz (5); goiz oso (4); goiz osoa (46); goiz osoa eman (7); goiz osoan (67); goiz partean (29); goiz parteko (7)

halako goiz (4); hurrengo goiz (4); hurrengo goizean goiz (7); igande goiz (47); igande goiz batean (10); igande goiz batez (6); igande goiz hartan (9); larunbat goiz (25); larunbat goiz huntan (6); neguko goiz (13); ostegun goiz (6); ostiral goiz (6); udaberri goiz (6); udaberriko goiz (8); udako goiz (8); udako goiz batean (4); urriko goiz (5); urtarrileko goiz (4)

astelehen goiza (10); biharamun goiza (8); biharamun goiza arte (4); goiza arte (23); goiza baino lehen (4); goiza da (8); goiza zen (15); goizak aurrera egin (4); hurrengo goiza (10); hurrengo goiza arte (8); igande goiza (17); igande goizarekin (11); larunbat goiza (11); larunbat goizarekin (13)

gaur goizaz geroztik (5); goizaz gero (5); goizaz geroztik (11)

astearte goizean (42); asteazken goizean (22); astelehen goizean (83); atzo goizean (781); atzo goizean bertan (15); atzo goizean egindako (15); atzo goizean eginiko (4); atzo goizean gertatu (4); atzo goizean goiz (5); atzo goizean hasi (7); atzo goizean hil (4); atzo goizean iritsi (8); atzo goizean izandako (6); atzo goizean jaioa (4); bihamon goizean (4); bihar goizean (182); bihar goizean bertan (4); bihar goizean goiz (14); bihar goizean ikusiko (4); biharamun goizean (206); biharamunean goizean goiz (7); egun goizean (7); egunero goizean (4); gaur goizean (461); gaur goizean abiatuko (7); gaur goizean agertu (4); gaur goizean bertan (9); gaur goizean egingo (5)

goizean abiatu (17); goizean abiatuko (14); goizean abiatuko da (9); goizean adierazi (4); goizean agertu (8); goizean altxatu (4); goizean argi hastean (6); goizean atera (12); goizean atera zen (5); goizean atxilotu (9); goizean aurkitu (9); goizean berandu (4); goizean berean (10); goizean berriro (11); goizean berriz (9); goizean bertan (43); goizean bildu (6); goizean bilduko (4); goizean deitu (6); goizean egin (37); goizean egin zuen (9); goizean egindako (22); goizean egindako bileran (4); goizean eginen (6); goizean egingo (11); goizean eginiko (7); goizean egiten (5); goizean elkartu (4); goizean eman (11); goizean emango (4); goizean eraman (6); goizean esan (9); goizean eskainitako (5); goizean eskainitako prentsaurrekoan (4); goizean esnatu (19); goizean esnatu zenean (4); goizean esnatzean (11); goizean esnatzen (4); goizean eta aratsaldean (4); goizean eta arratsaldean (13); goizean etorri (7); goizean etxetik irten (4); goizean gertatu (16); goizean gertatu zen (14); goizean gertatutako (7)

; goizean goiz (387); goizean goiz abiatu (6); goizean goiz atera (4); goizean goiz deitu (4); goizean goiz esnatu (7); goizean goiz hasi (6); goizean goiz irten (7); goizean goiz jaiki (62); goizean goiz jaikirik (9); goizean goiz jaikita (9); goizean goiz jaikitzen (8); goizean goiz jeikirik (6); goizean goiz joan (8); goizean goizeko (4); goizean goizetik (46); goizean goizetik hasi (4); goizean goizik (39); goizean oso goiz (4)

goizean hartu (7); goizean hartuko (4); goizean hasi (24); goizean hasi da (10); goizean hasiko (11); goizean heldu (5); goizean hil (11); goizean hil zen (6); goizean ikusi (8); goizean ikusiko (4); goizean iragan (6); goizean iragan da (5); goizean iritsi (13); goizean iritsi ziren (6); goizean irten (5); goizean irtengo (5); goizean izan (12); goizean izan zen (4); goizean izandako (11); goizean izango (5); goizean jaiki (25); goizean jaiki zenean (5); goizean jaikitzean (7); goizean jaikitzen (6); goizean jaio (4); goizean jaioa (4); goizean jakin (5); goizean jakinarazi (5); goizean jarri (4); goizean jaso (5); goizean joan (12); goizean jokatuko (8); goizean jotzen (4); goizean lehen orduan (4); goizean ohartu (4); goizean oso goiz (4); goizean pasatu (4); goizean topatu (4); goizean utzi (4); goizean zabaldu (4); goizean zehar (17); herenegun goizean (38); hurrengo goizean (228); hurrengo goizean berriro (5); hurrengo goizean bertan (4); hurrengo goizean goiz (7); ibiakoitz goizean (4); igande goizean (212); igande goizean iragan (5); ikusten duzu goizean (5); jaiki zen goizean (4); joanden igande goizean (7); joanden larunbat goizean (5); l igande goizean (5); larunbat goizean (133); larunbata goizean (4); ortzegun goizean (10); ortzirale goizean (16); ostegun goizean (25); ostiral goizean (31)

astelehen goizeko (12); atzo goizeko (120); atzo goizeko kontua (8); bihar goizeko (27); biharamun goizeko (5); gaur goizeko (63); goiz goizeko (5); goizean goizeko (4)

goizeko agerraldian (4); goizeko aire (6); goizeko argi (6); goizeko argia (5); goizeko bederatziak (35); goizeko bederatziak aldera (7); goizeko bederatzietan (47); goizeko biak (5); goizeko bietan (6); goizeko bileran (5); goizeko bostak (33); goizeko bostak aldera (9); goizeko bostak arte (4); goizeko bostetan (28); goizeko eguzki (8); goizeko eguzkiak (9); goizeko eguzkitan (7); goizeko entrenamenduaren (4); goizeko eta arratsaldeko (6); goizeko etapa (6); goizeko freskuran (5); goizeko giro (5); goizeko haize (4); goizeko hamaikak (26); goizeko hamaikak aldera (8); goizeko hamaikak dira (4); goizeko hamaiketan (50); goizeko hamaiketan hasiko (6); goizeko hamarrak (44); goizeko hamarrak aldean (4); goizeko hamarrak aldera (9); goizeko hamarrak ziren (5); goizeko hamarretan (47); goizeko hamarretarako (5); goizeko hamarretatik (11); goizeko hamekak (4); goizeko hiruak (11); goizeko hirurak (26); goizeko hirurak aldera (7); goizeko hirurak arte (4); goizeko hiruretan (19); goizeko kontua (11); goizeko lan saioan (5); goizeko lauak (9); goizeko laurak (18); goizeko lauretan (15); goizeko lehen ordu (4); goizeko lehen orduan (15); goizeko lehen orduetan (8); goizeko lehen ordutik (4); goizeko lehenengo orduan (6); goizeko meza (6); goizeko mezan (4); goizeko mezetan (4); goizeko ordu bata (10); goizeko ordu batean (6); goizeko ordu biak (19); goizeko ordu bietan (11); goizeko ordu txikiak (6); goizeko ordu txikietan (16); goizeko ordubata (8); goizeko ordubietan (4); goizeko oren bata (4); goizeko oren batean (5); goizeko otoitza (4); goizeko otoitzean (6); goizeko saioa (11); goizeko saioak (4); goizeko saioan (18); goizeko saioaren (4); goizeko seiak (30); goizeko seiak aldera (6); goizeko seietan (42); goizeko seietan jaikitzen (5); goizeko seietarako (6); goizeko seietatik (5); goizeko txandan (10); goizeko zazpiak (30); goizeko zazpiak aldera (9); goizeko zazpietan (39); goizeko zazpietarako (7); goizeko zazpietatik (8); goizeko zortziak (43); goizeko zortziak aldera (7); goizeko zortziak arte (4); goizeko zortzietan (33); goizeko zortzietarako (5); goizeko zortzietatik (10)

astelehen goizerako (4); astelehen goizetan (5); atzo goizekoa (14); atzo goizekoak (4); atzo goizera arte (5); atzo goizetik (8); bihar goizera arte (5); bihar goizerako (12); biharamun goizerako (5); gauetik goizera (22); gaur goizekoa (6); gaur goizekoak (7); gaur goizerako (4); gaur goizetik (5); goiz goizetik (66); goizean goizetik (46); goizean goizetik hasi (4); goizetik arats (34); goizetik arrats (20); goizetik arratsera (5); goizetik bertatik (4); goizetik gaua arte (4); goizetik gauera (58); goizetik gauera arte (8); goizetik goizera (5); goizetik goizera (5); goizetik hasi (13); goizetik hasi ziren (5); goizetik hasiko (6); goizetik haste (5); goizetik izanen (5); goizetik izanen da (4); herenegun goizeko (6); hurrengo goizeko (5); hurrengo goizera arte (9); hurrengo goizerako (4); igande goizeko (39); igande goizetako (8); igande goizetan (36); igandean goizetik (4); larunbat goizeko (48); larunbat goizetan (22); larunbatarekin goizeko (4); larunbatean goizeko (11); ortzirale goizeko (4); oso goizetik (5); ostiral goizeko (10)

atzo goizez (18); bihar goizez (4); gaur goizez (10); goizez egingo (6); goizez eta arratsaldez (31); igande goizez (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus