Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gure aita ur hotzarekin dutxatzen zen goizero. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 46. orr.
Goizero, arratsaldeko ordu biak arte, filosofia. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.
Garbitu iezazkiozu goizero belarriak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.
Idazkariak kafesnea ekarri dio goizero bezala. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.
Neure senar gizajoa galdu nuenetik, goizero joaten naiz merkatu nagusira. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.
Goizero, argitu orduko, txangurro, karakoil, txirla, muskulu, lanperna eta arroka inguruan bizi diren edozein izakiren bila abiatzen ziren. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.
Goizero hamarrak aldean aita etortzen zitzaiola adierazi zidan. Aitor Arana «Onan», 2000 - 99. orr.
Bulegariak erantzun bera ematen zion goizero doktoreari, eta goizetik goizera tristeago eta adore gabeago itzultzen zen hura etxera. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 61. orr.
Ia goizero joaten nintzen hara. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Etxe honetatik joaten dira, goizoro, posta etxera gutunen bila, hiru bat laurden lekoako bidea eginez. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.
Goizeroko posta zen, harentzat, egunaren gailurra. Goizeroko ohe harrotuaren mapan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 30. orr.
Bazirudien goizeroko argiaren sekretua zekarrela buruan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 110. orr.
Bere semeak egunero zeukan ikusmena bereganatu nahi du, haren goizeroko (edo gaueroko) ikusmina sentitu. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 51. orr.
Amonak goizerokoa gogoratu dio Agustini. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.
Eta goizero-goizero harritzen zen bulego mehar hartako besaulki hartan bere burua topatzen zuenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.
Goizero-goizero ordu bat edo bi ematen zituen pistolaz edo karabinaz tiroan trebatzen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 185. orr.
Goizero-goizero gertatzen zen hori. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.
Goizero-goizero tronpeta jo eta jo. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 175. orr.
· Ez da jadanik paseatzen, erdi biluzik, ohetik bainugelaraino, goizero, goizero. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 88. orr.
da goizero (4); du goizero (6); eta goizero (25); eta goizero goizero (9); eta goizeroko (3); goizero agurtzen (3); goizero bezala (14); goizero egiten (8); goizero eta (7); goizero eta arratsaldero (3); goizero goizero (29); goizero joaten (9); goizero joaten zen (4); goizero ordu (4); ia goizero (4); nintzen goizero (4); nuen goizero (3); zen goizero (6); ziren goizero (4); zuen goizero (4)