Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harako liberté, egalité, fraternité goiburua. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.
Sabino Aranaren "herrialde bakoitzak bere literatura euskalkia" goiburua izan zen oraingo honetan hauspoa. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 119. orr.
Borreroak atsotitz edo goiburu bat asmatu zuen, sukaldean zintzilik daukana: "Ez izan beldur borreroari, zeure buruari baizik". Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 70. orr.
Travenen jantziak soinean zituela ibiltzen omen zen haren esaldi famatuenak errepikatuz, ideario anarkistaren goiburuak aldarrikatuz. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.
"Moldatzen ikasi beharra dago gauzak ikusi gabe", eman zuen abisua Heisenbergek aspaldi; itsuen elkarte bateko goiburua dirudi, eta halaxe da, ikusi gabe etsitzen ikasitako fisikoena da. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.
Izan ere, gutunaren goiburuan dio: kristau guztiei: erlijioso, kleriko eta laiko... Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 95. orr.
Emazteak arretaz erreparatu zion gutunazalaren goiko ertzetako batean ageri zen goiburu ofizialari, eta berehala ohartu zen zirkulazio-isun bat zela barrukoa. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 37. orr.
Gainontzekoek Gazte!!! goiburuaz hasten ziren panfletoz estali zuten bulegoa. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.
Erregutzen diat, beraz, niregana etor hadila bulegora, goiburuan datorren helbidera. Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 38. orr.
V. kapituluaren goiburua. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 187. orr.
Izenburua eta ataletako goiburuak. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 328. orr.
· Tirana, tiraniaren hiriburua edo antzeko goiburua izango du erakusketak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 175. orr.
Dantza pantailan goiburupean, dantzari buruzko zortzi dokumental emango dituzte. Berria - Kultura 2004-10-14
Anarkismoa zen arazo guztientzako askabidea, anarkismoa izango zen aurrerantzean nire goiburu eta ideologia. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 34. orr.
Iduriz Michelcok biziaren goiburua, ideala, bertze nunbait ezartzen zuen. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 192. orr.
Gorespen publikoa goiburu duen gizartea; gaitzespen publikoaren bidez zigortzen duen gizartea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.
Nire adarrak astindu bat jo zuen, eta sasien goiburuak bizi-bizi hurbildu zitzaizkidan, zuhaitz adaburu berdeak bailiran. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.
Berriro gerta ez dadin goiburupean, milaka eta milaka pertsona bildu ziren atzo arratsaldean. herria¬
Torturarik ez! goiburupean egitarau zabala prestatu du Santurtziko Torturaren Kontrako Taldeak. herria¬
du goiburu (4); goiburu gisa (3); izango du goiburu (3)