Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Elkarteak, aurrerago sortu ziren gainerako elkarteek bezala, ikurritz edo arau bat du, honako hau: [...]. Askoren artean «Rataplan» - 57. orr.
Persioren "quod sapio, satis est mihi; non ergo curo, esse quod Arcesilas aerumnosique Solones" hartu dute ikurritz gisa. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 283. orr.
Aranaren pizkundeak "Jaun-Goikua eta Lagi Zarra" hartu zuen ikurtitz. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 136. orr.
Publizitateko ikurritzek badute hemen zer irabazi. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 73. orr.
Izen ofizialarekin bat etorri ez, eta norbaitek beste izen bat ezarri zion, gurean askotan bezala, bi bando osatu ahal izan genezan, bakoitza bere ikurritzaren azpian: "ahantzi" zaleak, batetik, eta bestetik, berriz, "ahaztu" zaleak. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 92. orr.