Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

goibeldu, goibel(du), goibeltzen 1 da/du ad goibel jarri, goibel bihurtu. ik ilundu; tristatu.

Ilunabarra goibeltzen eta iluntzen zihoan neurrian, euri xeheak egin zigun bere seigarren bisita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 377. orr.

Tristatu, goibeldu egin zen eguraldia, bat-batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 151. orr.

Zerua erabat goibelduta zegoela konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Gertatutakoaz goibeldurik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 172. orr.

Ni erdi-txantxetan ari nintzaion, baina kamareroa goibeldu egin zen kontu harekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 132. orr.

Eguberrik goibeltzen nauen bezala alaitzen nau Pazkoak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.

Min horrek bihotza goibeldu zidan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 217. orr.

Bera ez zuela goibeltzen hanka galdu izanak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Baina Harry Dursleytarrekin itzuli beharrak goibeltzen zuen gehien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 346. orr.

Bat-batean, hitz horrek izpiritu guztia berotzen eta denbora berean goibeltzen zidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.

"Zer du ederrik abesti triste honek? -pentsatzen zuen Platonovek-, are gehiago goibeltzen dik arima." Oroitzapen ilunek goibeldu zioten bekokia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 436. orr.

-Nik ez dut goibeldu nahi, nik erne ibil dadin nahi dut! -erantzun zion Weasley jaunak-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 58. orr.

Damuz beterik betetzen dut ankerki goibelduko zaituen berri bat zuri emateko eginkizun tristea.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 503. orr.

Karbono monoxidoak goibeldutako fatxadak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 47. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ergelenari ere gogoratuko zitzaion ateraldi zuzenagorik gure gogo goibelduari argi pixka bat eranstekotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotza goibeldu (4); eta goibeldu (3); eta goibeltzen (4); ez goibeldu (4); goibeldu egin (15); goibeldu egin zen (6); goibeldu egin zuen (3); goibeldu egiten (7); goibeldu zitzaion (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus