Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bakarrik gelditu nintzen Iruaingo etxean, eta, udazkenaren etorrerari amore emanez bezala, den-dena tristatu egin zen nire inguruan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.
Gure irudiko gauza bat Tristuraz hunkitua dela irudikatzen dugun heinean, tristatzen gara hein berean. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 319. orr.
Nire hamabi urterekin ez nuen motiborik tristatzeko. Berria - Kultura 2006-01-26
Ginebrak Artur zetorrela jakin zuenean, biziki poztu zen, baina baita tristatu ere; poztu, libre zegoelako, azkenean; tristatu, Artur erregea hil zezaten beldur zelako. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 113. orr.
Beti beren irrikak nola aseko, gordinkerietan ziren pozten, huskeriengatik tristatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.
Tellagorri, abstinentziazko prozedura haiekin, ahultzen eta tristatzen hasi zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.
Eta zeharo tristatuko ez banintzen, gelan sartu, eta afaldu ere gabe oheratzea erabaki nuen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 203. orr.
Nik ez nuen konprenitzen zergatik bada bat-batean hain tristatu zen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 89. orr.
Triste dagoenak, besteak tristatzen ditu. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 179. orr.
Lesioa sendatzeko udara osoan jokatuko ez badu ere, horrek ez du tristatzen. Berria - Kirola 2004-07-01
Batzuek tristatu egiten zaituzte, argiak, zuriak, urre kolorekoak izan arren; beste batzuek alaitu egiten zaituzte, kolore bareko zapiz tapizatuta egonda ere. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.
Florent lurreko lokatzak tristatzen zuen; ur horiaren jarioak ilunabarra basatzan herrestatu eta itzali nahi zuela zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.
Horrek tristatu egin ninduen, zapuztu. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 237. orr.
Ez haut areago tristatu nahi. Txillardegi «Putzu», 1999 - 223. orr.
Amak ikusi gintuenean ez zen bestetan baino gehiago tristatu. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 86. orr.
Ezer ez den bezala Jainkoa atsekabetu eta oinazepean jar dezakeenik, ez da ezer horrelako gizaki bat nahigabetu eta tristatu dezakeenik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.
Mercedesen hilketa aipatzean, aurpegia tristatu zitzaion bati baino gehiagori. Berria - Euskal Herria 2004-07-02
Tristaturik, mutilari begira geratzen naiz. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 164. orr.
Nonbait, azkeneko porrotek tristaturik zeukaten. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 120. orr.
Esku bat sentitu zuen sorbaldan orduan, eta Maelen ahots tristatuak esan zion: [...]. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 54. orr.