Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oso erraza izan zen Dolores gogatzea. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.
Populuaren beharren gainean hitzaspertu bat izatera heldu zèn apaiz batek bertan gogatu zuen monasterioko bizimoldean igurika zezan bere askapena. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 84. orr.
Historia bat, alegia, pertsuasio-indar nahikoa izango duena lankideak gogatzeko. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.
Karmen geratu zen nirekin, gainerakoekin batera joateko ni gogatu nahian. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.
Nik ez nuela bera gogatuko, esan nion nik, baina ezta berak ere ni. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 91. orr.
Jatorrizkoarekiko baliokidetasunaz, berriz, epai bezate jakintsu astitsuek: ni, irakurleak gogatzearekin konformatzen naiz. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.
Bere kastitatea frogabidean jartzearren, emakume burges bati erregutu zion bere alaba gogatzeko beraren ondoan biluzgorririk ohera zedin. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.
Hori gauza "jakina" da, eta ez du merezi hemen luzamenduetan ibiltzea gardenak diren kontuekin, zeren hala izanik, baten batek gauza hauek beste gisa batera ikus balitza ere, ez baikintezke gai izango hitzaren poderioz, luzapenetan ibilita ere, kontrakoaz gogatzeko. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 26. orr.