Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
pertsuaditu, pertsuadi, pertsuaditzen (orobat persuaditu) du ad gogatu, bairatu, sinetsarazi.
Entretenituz pertsuaditzen gaituzte gaur egun, eta pertsuadituz entretenitzen; pertsuasioaren estrategiak berdin-berdin erabiltzen dira informatiboetan, iragarkietan eta politikarien diskurtsoan. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 139. orr.
Pertsuaditu nahi den jende multzoari "target (group) " esaten zaio ingelesez, gerran bezala. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.
Hori lortzeko, ezagutzaileen arimara sosegua eraman behar da eta hori predikatzen den egiari buruz pertsuadituz bakarrik daiteke. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.