Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

gogamen (ETCn 1.865 agerraldi) 1 iz pentsatzeko erabiltzen den ahalmena. ik gogo; adimen.

Badirudi "gogoa" edo "gogamena" kontzeptuak (ingelesez, mind; gaztelaniaz, mente; frantsesez, esprit) mundu berezi eta aparteko bat seinalatzeko erabiltzen direla filosofian, materiazkoa ez den mundu bat, alegia. Horien iturriak gogamenaren hiru ahalmenak dira: "Gure ezagutza oro (A) sentimenetatik abiatzen da, hortik (B) adimenera doa eta (C) arrazoimenera iristen da”.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Zuzenean hautematen duguna ez dela sekula objektu materiala izaten [...], gogamenaren mende dagoen zerbait baizik (errepresentazioak, ideiak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Horrenbestez, gogamena (adimena, kontzientzia, sentsazioak...) ote luke ordenagailu horrek?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 192. orr.

Freudek, esate baterako, gogamena aztarnategi arkeologikotzat irudikatzea zuen gogokoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Bazekien zeintzuk ziren beraren margolan kuttunenetako kolore guztiak, baina orain ezin ikusi: ez zuzenean begiratuz, ez bere gogameneko begiaz ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Istripua izan eta berehala, eta handik aurrera urtebetez edo, koloreak "ezagutzen" zituela esaten tematzen zen oraindik Jonathan I., bazekiela zein ziren zuzenak, egokiak, ederrak, nahiz eta gai ez izan haiek gogamenean ikusteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Geldotasun egoera hori, hasieran, "hausnarketa"tzat deskribatu zuten erizainek; [...] nire ustez, gogamenaren "nagitasun" patologiko larria zen, pentsamenduz edo atxikimenduz hustua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Lobulu frontaletako tumorrek modu askotako sintomak eman zitzaketela: nahiz ernetasun eza, zozotzea eta gogamenaren moteltasuna, inoiz izaera-aldaketa nabarmena eta autokontrola galtzea, nahiz (Gowersen arabera) "erotasun kronikoa".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 76. orr.

Sentimendu pila bat nahasten zitzaizkidan gogamenean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 82. orr.

Baina berehala baztertu zuen irudi hura gogamenetik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Konradek beldurra zion musikari, lotura ezkutukoz hari baitzegoen estekaturik, ez bakarrik gogamen aldetik, baizik eta baita gorputz aldetik ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 62. orr.

2 (izenondoekin)

Pentsa daiteke giza gogamena bikain doitutako konputagailu sail bat dela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Alemaniarren gogamen zorrotzak hitz korapilatsuak sortzen ditu, ulergaitzak askorentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 164. orr.

Bere-berezkoak ditu Touretteren sindromedunaren gogamen urduri eta zorrotzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Gero, gogamen itzalia berpiztu zitzaion, eta odolberriturik esan zion gerta zitekeela bera, Vashka Kashirin, bere ziegan zoratzea, izenik ere ez zuten torturak nozitzea, [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 82. orr.

Uste osoa, beraz, ezin da limurtzetik ezberdindu subjektiboki, baldin eta subjektuak ustea begi-bistan badu, bere gogamen propioaren agerpena baino ez den aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Autismoaren ezaugarri nagusitzat "bakardadea" azpimarratzen zuten biek, gogamen-bakardadea; horregatik deitu zioten, hain zuzen, autismo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Azkenean, kolorearen oroimena ere galdua zuela zirudien; beraz, kolorea ez zen gehiago haren gogamen-ezagupenaren eta haren gogamenaren osagai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

Gogamen-zabaltasunaren eta adorearen sentipenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Baina badira, kontzeptualtasunetik at, beste osasun- eta gogamen-forma batzuk ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

· Euskal gogamenaz aritzerakoan burura datorkigun lehenengo galdera, zaharra bezain oinarrizkoa da: zer da euskal pentsamendua?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 309. orr.

Oso bestelako ekintza modu batean ari zitzaizkiola lanean garun-gogamenak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a priori gogamenean (3); bere gogamenean (3); dute gogamenaren (3); eta gogamen (5); eta gogamena (4); eta gogamenaren (5); gogamen eta (6); gogamena eta (3); gogamenaren eta (3); gogamenaren gaitasun (3); gure gogamenarekiko (3); gure gogamenaren (8); priori gogamenean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus