Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Behar dugun guztia baldin badaukagu, zergatik gogaitzen gara? Berria - Gaiak 2004-06-23
Plazerraren plazerrez nardatu eta gogaitu bainintzen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.
Gogaitu egin nintzela uste duzue? Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 37. orr.
Zerbaitek gogaitzen nauenean, isildu egiten naiz gehienetan. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 169. orr.
Hain amets higuingarriek gogaitu naitek gau osoan, non kontatzeak berak ere nazka ematen didan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.
Arte eszenikoen euskal zentroari buruz hitz egiteaz gogaituta dagoela onartu du Lazkanok. Berria - Kultura 2004-05-22
Eta hi ez al hago gogaiturik lelo berbera hainbeste aldiz errepikatzeaz? Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.
Burua biratu zuen, gogaiturik, non zegoen ez zekielako, larriturik, ikuskizun paregabe eta hauskor haren kariaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.
Arrunt gogaitua bainauka aspaldi haundiko mintzuri ugalkor honen burrunbak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.
Xaraman zen, semeari itxaroteaz gogaitua, bere armadarekin Kamar Al-Samanen bila han-hemenka zebilena. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 164. orr.
Erosotasunaz gogaitua. Berria - Gaiak 2004-06-23
Haien aurpegietan Jainko gogaituaren keinua islatzen zela sumatu zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 34. orr.
-Utz dezagun -esan zuen Tiborrek ahots gogaituaz-. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.
Aski duenaren jestu gogaitua egin zion neskak. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 94. orr.
Gogaitu aurpegiarekin lurrera begira jarri zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 79. orr.
apur bat gogaitu (3); bat gogaitu (3); bat gogaitzen (3); batek gogaitzen (3); eta gogaitu (10); eta gogaitu ere (3); eta gogaiturik (5); eta gogaitzen (4); gogaitu arte (4); gogaitu behar (3); gogaitu egin (12); gogaitu egiten (29); gogaitu egiten du (4); gogaitu egiten nau (5); gogaitu egiten zuen (6); gogaitu ere (3); gogaitu eta (6); gogaitu gabe (4); gogaitu nahi (12); gogaitu ninduen (4); gogaitu samar (5); gogaiturik eta (4); gogaiturik zegoen (4); gogaituta dago (5); gogaituta dagoela (3); gogaituta daude (3); gogaituta nago (5); gogaitzen dira (3); gogaitzen hasi (4); gogaitzen nau (9); gogaitzen ninduen (3); gogaitzen zuen (6); gogaitzen zuten (4); horrek gogaitzen (6); zu gogaitzeko (3)