Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoei subjektibitate gizatiarra eman izan zaie. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 44. orr.
[Jainkoa] mundura jaitsi zen itxura gizatiarrarekin, gizaki arrunt bilakatzeko desiraz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 14. orr.
Gizakia erabat gizatiar bilakatu aurreko garai batean. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.
'pentsatzen ari naiz'-en kontzientzia filosofikora iritsi baino lehen, 'ari naiz' edo 'dihardut'-en oinarrizko kontzientzia gizatiarra nabari dugula beti gugan. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 47. orr.
Zure ametsa egia bihurtzera etorri naiz -adierazi zuen Albak gizatiarra ematen ez zuen odol hotzarekin. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 155. orr.
Giza aberearen historia arras biolentoa da; baina gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.
Txakur bihurtu nintzenean, sumatu zuten nire sentipenak ez zirela hain gizatiarrak, hain konplexuak... Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 300. orr.
Jorge Oteizaren alderdi gizatiarra nabarmendu nahi izan du. Berria - Kultura 2004-01-08
Albistearen alderdi gizatiarra erakusteko. Berria - Kultura 2004-09-19
Kontinentearen geografia fisiko nahiz gizatiarra. Berria - Kultura 2004-09-18
Idazleak gizatiarragoak zirela uste zuten, hunkiberago, sentiberago, maitekorragoak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 153. orr.
Pertsonaia gizatiarrak dira, beren alde on eta txarrak dituzte. Berria - Kultura 2004-09-17
Erlijio horrek debekatu egiten du emazte bat baino gehiago izatea, eta printzeak ez daude hain isolatuta, hain urrun beren sujetengandik, eta beraz gizatiarrago dira. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.
Piztiak baretu eta gizonak gizatiarrago bihurtzen ditu musikak! Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 13. orr.
Rekaldek gogoan du iraganeko Bilbo langile, jator eta gizatiarrago hura. Berria - Kultura 2004-07-24
Gizatiarrak haren pertsonaiak; goxotasun gizatiar ikaragarria dute. Berria - Kultura 2004-07-14
Lege gizatiarragoen eraginez usadio ankerregi batzuk leuntzen badira. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Komunisten alderdi gizatiarra. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 14. orr.
Naziaren alderdi gizatiarra gehiago interesatzen zitzaidan, nazismoaren alderdi filosofiko eta hotza baino. Berria - Kultura 2004-05-01
Gizatiarragoa izango zuan bala batek konpontzea denborak konpondu ezin izan duena. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 219. orr.
Eguneroko pertsona arruntek ez dute garbi erakusten non dagoen ongia eta non gaizkia, baina gure irrika zintzoak laburbiltzen dituzte modu gizatiarrean, gizatiarregian. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 169. orr.
Neoliberalismo basatiaren hazkundea lehenbailehen moztu beharra arrazoitu eta gertutasunean eta berdintasunean oinarritutako ekonomia apal eta gizatiarrago bat aldarrikatu. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 104. orr.
Zientziaren aurpegi gizatiarra. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.
Noir bulebarra ez da gizatiarra. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.
Begira gizadiaz hain gora kezkatuak ageri diren altruista horiei, izatez arrunt gizatarra den kiratsa darie. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.
Bestetik, neure burua gizatiartzat hartzeak erraz kondenatzen ditu ez-gizatiar soilera ez-ni edo ez-gutarrak (kristau/ez-kristau). Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.
Natura ez gizatiarraren legeei dagokienez, gizakiak ezin ditu aldatu, baina erabil ditzake bere helburuetarako. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 460. orr.
Teknologia garaileak izadi ez-gizatiarraz nagusitzen izandako arrakastak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.
Gizakiaren ingurune ez-gizatiarrean ohikoak diren legeek. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.
Arriskutsu bezain ezgizatiar dela senar-emazteak atzera egiteko modurik gabe uztartzea. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 64. orr.
alderdi gizatiarra (7); eta gizatiar (3); eta gizatiarra (4); ez gizatiar (3); ez gizatiarraren (5); gizakiak gizatiarra (3); gizakiak gizatiarra ez (3); gizatiar baten (4); gizatiar baten alde (3); gizatiar eta (5); gizatiarra da (3); gizatiarra ez (5); gizatiarra ez den (4); gizatiarra izan (3); gizatiarrago bat (4); gizatiarragoa da (3); gizatiarrak dira (3); modu gizatiarrean (3); natura ez gizatiarraren (3); oso gizatiarra (3)