Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Asots humanorik ez da batere. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 154. orr.
Gorputz humanoaren kartografia. Berria - Kultura 2004-05-02
Urbanoren etxolan ezagututako epeltasun humanoa. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.
Emakume honen parterik humanoena zait interesatu. Berria - Kultura 2006-01-27
Ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.
Giza bizitza den abentura etiko, politiko, humanoa... Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.
Gure inguruan beste batzuk lotan doaz, gizakiaren alderik humanoena erakutsiz. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.
Erlijioari dagokionez Bibliako Kantarik Ederrenaren irakurketa humanoa nuen gogoan. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 32. orr.
Torturan eutsi eta ez errenditzeko eskatzea ez da humanoa, eta hala ere naturaltasun handiz onartzen genuen. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 73. orr.
Izenak hildakoa humanoagoa egin duela iruditzen zait. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 89. orr.
Ez naiz puskaz puska muntatu makina bat ni, humano soil bat baino. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 162. orr.