Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
(Antzinako) herri askorentzat jende arrotza, estreina, arerioa da ("atzerri, otserri"), edo gutxienez [...] barbaroa, modu ulertezinean mintzo dena [erdalduna], ez gutarron berdina, ez gizatasun osokoa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.
Gaztea, berriz, bere gizatasun beteak eraginda bizi da. Jenaro Garate «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 63. orr.
Hirugarren munduko gizakien gizatasun ukatua. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 141. orr.
Kontzentrazio-esparruek, gas ganberek ez zituzten gizaki saldoak akabatu, gizatasuna bera suntsitu eta ukatu zuten. Berria - Kultura 2004-02-28
Hitz haien indar gizatasunaz gainekoak aztikeria baten ahalmena ekarri balu bezala. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.
Eta ohartu al zarete zer nolako gozamen gizatazunaz gaindikoak ekartzen dituzten ametsaren zori on horiek! Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.
Guztiak abiatu ziren gizatasunetik aberetasunaren bidean atzera egiten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.
Gure sentimenduak errotik lotuak direla zentzuen gizatasunari. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.
Gure biologiaz, gizatasunagatik dugun izateaz. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 9. orr.
Animalien emozioez eta haien "gizatasun"az. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.
Zail zen erdizka bakarrik ikusten nuen deabru-bisaia hartan gizatasun arrastorik antzematea. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 281. orr.
Ohean jotzen dugun bakoitzean lehenbiziko tximino ohatuaren desengainua eta oroimina berritzen ditugu, eta gizatasun irabazi berriak eman zion nahigabea, etsipena eta etsi-ezina. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.
Bildots maitagarria izango zara, Jaunak bizkarrean hartzen duena gizatasun jainkotuaren mendira igotzeko, esentziaz gaineko jainkotasunaren sabeleraino, non dena poz betea baita. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
· Begiak, sudurra eta ahoa desagertu egiten dira: ez dago jada gizatasun zantzurik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.
Gizatasun izpirik gabeko keinu batek giza aurpegi hori desitxuratuko du Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 70. orr.
Gutxienez begirune apur batez tratatu behar zuen Richelieu kardinalak; baina gauza jakina da gizatasuna ez zela ministro honen dohairik onena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Ergelek gizatasuna deitzen duten hori beldurretik eta norberekeriatik sortutako ahultasuna besterik ez dela. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.
Nik sinesten dudan jainkoa ez dago tenplu batean sartua, nik jainko bizi batengan sinesten dut, eguneroko bizitzan bakoitzaren bihotzean bizirik dagoena, hori da gizatasuna. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.
Banago gu baino jende gogorragoa dela, eta guk baino gizatasun askoz ere gutxiago dutela: nahiz eta eskolara hamasei urteak arte joan, ez dira horren bizkorrak, eta gainera, hezurretaraino sartua dute zekenkeria. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 82. orr.
Marisaren eztitasuna, Idoiaren maitasun betea, Adelaren gizatasuna eta amatasun beroa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 168. orr.
Nor ere ahalegintzen baita besteak Okerrena ez da bizitzaren galera, gizatasunaren galera baizik: horixe nahi eta lortu zuten munstroek: juduak berak, beren herrikideen borrero. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.
Torturak salatzen dituztenei terrorismoari laguntzea leporatzea «juridikoki justifikaezina eta gizatasunaren aldetik onartezina» da, txostenak dioenez. Berria - Euskal Herria 2004-07-17
Ordu litaike Madrilgo eta Pariseko gobernuek gizatasun gehixago erakuts dezaten, presoak beren herritik hurbilago atxikiz. Herria 2003-03-06
"Ezkertiartzat" jotzen den humanistaren kezka nagusia giza balioak zaintzea da; ez da inongo alderditakoa, gizatasunari ez baitio traiziorik egin nahi, baina jende xehearenganako sinpatia du. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.
Frantzia da frantsesen balio guztien, frantsesen gizatasunaren mamia eta erroa. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 11. orr.
Gizatasunak eskatzen dituen lehen sorospenak eman behar nizkiola otu zitzaidan. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 142. orr.
Matematikak ezin ditu gogobete gizatasunaren helburu gorenak eta barnekoenak. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.
Gizatasun handiko olerkaria. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 111. orr.
Gogorra baina gizatasun handikoa. Berria - Kultura 2004-05-16
Ederra, bere gizatasun errukitsuan; izugarria, bere exijentzia erradikalean. Herria 2005-02-17
Belaunetik odola zeriola baserrira hurbildu zen mutil bati zauria sendatzen lagundu nion, gizatasun arrazoi soilengatik. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 106. orr.
Ikuspegi honetan printzipioz gizadi osoari zabaltzen zaio gizatasun-aitortza, baita giza "miseria" askori ere. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.
Arazo honetan gizatasun eta solidaritate printzipioek beharko lukete izan orotan lehenak. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 305. orr.
Gure herriak gizatasun irizpide oinarrizkoenak hausten dituzten horrelako ekintza basatiak sufritzen ditu. Berria - Harian 2005-07-08
Gizatasun sentimendu arazotsua ageri da lerro artean. Berria - Kultura 2004-10-02
Komunikazioa berehalakoa eta irekia da, baina gizatasun aztarna sakonik gabea. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.
Huraxe izan zen irribarre bat eskaini zidan sozial bakarra, gizatasun apur bat erakutsi zidan bakarra. Agurtzane Juanena «Esan gabe neukana», 2003 - 90. orr.
Kuartelean gizatasun kutsu bat antzemateak harritu egin zuen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.
Ez nuen ulertzen gizatasun falta hori. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 165. orr.
66 egunen buruan hil zen, ondotik bertze 9 lagun ere hiltzen zirela, orduko Bretainia Handiko gobernu burua, Margaret Thatcher, gizatasun eskasean sekula baino gogor tematu zelarik. Herria 2003-04-10
Jainkotasunaren eta gizatasunaren enigma deszifratzeko. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.
Jesukristo bere ikasleekin bizi izan zen bitartean, ikasleok atxikirik bizi izan ziren Haren gizatasunari, jainkotasunaren ezagutza hobea edukitzea galaraziz. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.
Bildots maitagarria izango zara, Jaunak bizkarrean hartzen duena gizatasun jainkotuaren mendira igotzeko. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.
Eta Espiritu Santuak Kristoren karitatearekiko maitasun eta sugar hain handi eta gehiegizkoa jarri zion bihotzean -geure gizatasuna hartzera apaldu baitzen karitate horretan-, non [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1043. orr.
Arrazoiaren arabera gidatzen, hura ez da oldarrez ari, gizatasunez eta bihozberatasunez baizik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 447. orr.
Elbarri batekin gizatasunez jokatzen duenak. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.
Ez genuela ordainik eskatzen, gizatasunez ari ginela. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 122. orr.
Bere buruarentzat latza, lagun hurkoarentzat gizatasunez betea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 765. orr.
Lan eremutik aldiro heltzen dira aitaren gutunak: osasuntsu dago, jainkoari eskerrak, ondo jasaten du lana, eta gizatasunez tratatzen dutela idazten du. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.
Elbarri batekin gizatasunez jokatzen duenak Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.
Gizatasunezko ohitura zibilizatuak ezartzen dituzte. bizi naizen artean ez dut sekula ahantziko zure gizatasunezko eta adiskidetasunezko erakutsi hau. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 71. orr.
Bere burua zeharo mespretxatzearren, legendunei on egiten zien errukitsu, bere zerbitzu apal eta gizatasunezkoak eskainiz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.
baina gizatasun (4); baitan dagoen gizatasuna (4); bere gizatasun (8); da gizatasuna (3); dagoen gizatasuna (5); diren gizatasunaren (3); eta gizatasun (10); eta gizatasuna (10); eta gizatasunak (3); eta gizatasunaren (7); eta gizatasunez (4); eta gizatasunik (4); eta gizatasunik gabeko (3); gizatasun bat (3); gizatasun eta (8); gizatasun handiko (6); gizatasun izpirik (4); gizatasuna bera (3); gizatasuna da (3); gizatasuna eta (8); gizatasunaren eta (4); gizatasunik gabeko (6); nire gizatasunaren (3)