Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hala bada, jendetasunak agintzen duenaren kontrara, ez zion senarraren osasunaz galdegin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.
Jendetasunak erakusten du norbaitekin hitz egiten zaudenean aurpegira begiratu behar zaiola... Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 114. orr.
Jendetasunak hala galdegiten duelako [...] eta denboraren bortxaz ikasia baitu, xutitzen da ezagutzen ez duen neskari bi pott murritz emaiteko eta gizonari eskua tinkatzeko. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 132. orr.
Jendetasunak debekatzen zuen nola nahika mintzatzea, hitz gordinik ez enplegatzea. Herria 2001-06-07
Badirudi, jendetasunaren maila, nor den nor, nor den zer, zer den zer, oinarri-oinarrizko bereizketa horiek egiteko behar den jendetasun eta sen arrunta amildegian beheiti bota dugula. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 116. orr.
Kortesia bi aldetarako jendetasuna da. Herria 2005-06-30
Izan adeitsua eta ez hitz egin handiki hauei jendetasunik gabe! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 271. orr.
ik jendetasungabe.
Luzaz, berrehun bat urte huntan, Frantziak jendetasun nasaia frangotan agertu du iheslarien alderat. Herria 2003-07-03
Jendetasun hutsa, ala amarru maltzur bat hura ohera eramateko? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.
-Nire aitzinetik, otoi -orain arteko jendetasun zuria, are zuriagoa. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 371. orr.
Zeozer hartu nahi duzu? -galdetu diot, jendetasunaren legeak ikasten hasita. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 77. orr.
Beste hurbiltasun bat, beste jendetasun bat, beste gizatasun bat. Berria - Kultura 2006-03-26
Mundu berri horretan beharrezkoak ziren dohain guztiak zituen: jendetasuna hala esanetan nola eginetan, eta antzea lan-kontuetan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.
Nik ez nuen ez jendetasun, ez ondasun, ez edertasun, ez sarritan behartsuen bertute izan ohi den alaitasunik ere. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 130. orr.
Pobreak eta eskaleak ziren, baina jendetasun apurraren jabeak ere bai. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.
Jendetasunik batere galdu gabe. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.
Lasaitzeko eskatu zidan zuzendariak jendetasunik batere ageri ez zuten moduak erakutsiz. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 32. orr.
Jendetasuna zer den badakite hemen ere. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 62. orr.
Jendetasunik eza jo mugan. Berria - Ekonomia 2006-02-10
Jendetasun arauak kontuan harturik. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 32. orr.
Aurrerantzean, jendetasun formulen imintziorik ere gabe [...] zerbitzatu nituen katilu te eta kafeak. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 26. orr.
Gizontxo haren jendetasun falta nabaria zen. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 168. orr.
Hori ezin barkatuzko jendetasun eskasa zela eta besterik ez! Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.
Anitzetan, zure jendetasuna sineste kolektiboen aldarean sakrifikatzen zenuelako irudipena eduki dut. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 129. orr.
Itsaso zabal bat jarri dut kolektiboaren eta neure jendetasun hazi berriaren artean. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 131. orr.
Jendetasunaren geruzaren azpian ttattit aiduru zegoen kabalatasunaren antzeko zerbait. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.
Zeren... jendetasuna... nortasun hori, badakizu? Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 192. orr.
Jendetasunez tratatzen zuten elkar. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.
Mutilak jendetasunez erantzun zion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.
Jende alde ederra bildu da, denak jendetasunez, hunkia den familia gogoan. Herria 2004-11-04
-Gazte, mesedez, parkea ixtera goaz -esan dit, jendetasunez. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 166. orr.
Jendetasunez eta elkartasunez, lana gisa hartarat partikatuz denen artean. Herria 2005-01-20
· Jendetasun handiz hartu ninduen Haneda jaunak bere bulego handi argitsuan. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.
Kirxa, burua makurturik, jendetasun handiz mintzatu zitzaion: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.
Jendetasunezko ongi etorria. Herria 2005-04-28
Jendetasunezko irri labur, hotz eta axolagabea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 77. orr.
-Jendetasunezko giroan ez da sekula dick hitza erabiltzen -esan zuen Harryk. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.
jendetasun eskasa (3); jendetasun handiz (4)
jendetasunez eta elkartasunez (3); jendetasunez hartu (4)
jendetasunik eza (3)