Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Oihaneko legea gizalege bihurtu dugu. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.
Larrua joz betetzen ditugu bakarrik naturaren legeak; eta hauek eragozten dituzten gizalege guztiek mesprezua baino ez dute merezi. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.
Bestela, gizalegeak agintzen duena betez, apur batean egon, eta gero joan. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.
Zarata pixka bat eginez ari dira jaten, gogotsu, serio, arretatsu: ez dute denborarik gizalegeak agintzen duen bezala jateko. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.
Horren eraginez, ahaztu egin zitzaion aurrena etxekoandrea agurtzera joatea, gizalegearen arauek agintzen zuten bezala. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.
Gizalegeak agindutako guztia ez da, ordea, hipokresia. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 166. orr.
Tropikoak collegean ikasitako gizalegea hondatzen ziek, legenak azala bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.
Bere ezkon-nebaren aurrean gizalegea urratu gabe nola joka zezakeen jakin nahi zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.
Egoerak, dena dela, Kristinarekin begiz begi egitea eskatzen zuen eta horrela konplitu genuen gizalegea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.
Arduradun politikoak gizarte zibilizatu batek berezkoa behar lukeen neurriaren zentzurik gabe aritu ziren; eguneroko jokabidea ez zen gizalegea eta forma demokratikoak zaintzea, ezpada zakarkeria, mehatxua eta gezurra. Berria - Harian 2005-03-19
Manera onak eta gizalegea alde batera utzirik, txanoa hartu eta etxetik irten zen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 454. orr.
Ni baino zaharragoa izan haiz beti, eta zaharrei obeditzea duk gizalegea. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 96. orr.
Hori al da gizalegea, Triniti? Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 94. orr.
Bere hitzei irri-karkail ozen batzuekin eman zien azken puntua, eta nik ere -gizalege handiko, beti- aurpegiko giharrak behartu nituen, harekin batean barre egin ahal izateko. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.
Txitxikovek, gizalege handiz buru-makurtua egin, eskua zintzoki tinkatu, eta erantzun zion oso gogo onez beteko zuela beraren nahia. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.
Berak gizalege handiz erantzun zidan, adeitasun handiz, nire poemak ez zirela sobera onak. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 168. orr.
Aspaldiko liskar hartan piztutako etsaigoaren garrak, gizalege britainiarraren elurren pean txingar bihurturik bada ere, bizirik dirau oraindik. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.
Gizalege estuenaren mugetatik inola ere ateratzeke. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.
Gizalege jatorra. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 171. orr.
Gizalege hotzez agurtu zenuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 28. orr.
ik beherago 5. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Haren gizalege hotz eta automatikoan eta umore onean. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 217. orr.
Gizalege zuri behartu batez diost Melena del Surreko daturik bat ere ez dutela. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 96. orr.
Gizalege finean. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.
Gizalege osoz. Fernando Rey «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 100. orr.
Han ikasten den itxurazko gizalege engainagarri, kolorge eta izotza baino hotzagoaren puska batzuk eskuratzera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.
Bezero zahar bati horrela ateraino laguntzea, gau bat edaten pasa ondoren, tabernariaren gizalege kontu hutsa zen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 194. orr.
-Idatz ezazu -esan nion nik, ezer galdetu ez bazidan ere eta gaur ere ezin ulertu dudan gizalege falta batez. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 198. orr.
Ez inon ez inorekin gizalege apurrik ez gordetzeko gutizia. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 131. orr.
Eta gizalege eta esker on izpirik bazuen, joan zedila Graemetarren jauregira. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 17. orr.
Giza duintasuna, bakean elkarrekin bizitzea, aberastasuna gizalegez banatzea, justizia soziala, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasuna, adierazpen askatasuna eta gizaki guztien eskubideak. Berria - Euskal Herria 2004-11-02
Pairatzen dutena izugarria da eta haien egoera jasanezina eta gizalegearen kontrakoa da. Berria - Gaiak 2004-09-29
Lehena, garrantzitsuena, gizalegez jokatzea. Joka dezagun gizalegez, etxe honetako inori kalterik egin gabe. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 155. orr.
Zer?... Jesus! Erantzun egin beharko zenion, gizalegez bederen. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.
Bere lan gelan hartu ninduen, gizalegez. Edorta Jimenez «Kilkerren hotsak», 2003 - 38. orr.
Pepponek ziria sartu dizu eta zuk gizalegez onartu eta bete behar duzu emandako hitza. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 73. orr.
Berak esan nahi diona ezin da esan, ez behintzat gizalegez. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 47. orr.
Aurrena, gobernadorearen etxera joan zen gizalegezko diosalak egitera. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.
Gizalegezko buru-makurtua eginez hartu zituen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.
Zutik eta belauniko jartzen zen une egokian, behar bezalako portaera gizalegezkoa izaten saiatzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.
Galderak gizalegezkoa dirudi, ahotsean inolako ironia-zantzurik gabea. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.
· Preso ohiaren atxiloketa «mendekuan» oinarrituta dagoela uste du Jaurlaritzako Giza Eskubideen Batzordeak, «gizalegezkoa» ez izateaz gain, ez duelako «oinarri juridikorik». Berria - Euskal Herria 2004-01-23
Nahiko begi bistakoa da, gizalegezkoa esango nuke, presoek bere etxetik ahalik eta gertuen egon beharra dutela, eta kosta egiten zait sinestea norbaitek kontrakoa esatea. Berria - Euskal Herria 2004-06-19
Ez da gizalege onekoa honelako gauzak esatea; baina, dena dela, gizalege onaren arauak alfer-alferrikakoak dira errealitateaz hitz egin behar denean. Ander Irizar «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.
Ez da gizalege onekoa italieraz erantzutea dialektoan hitz egiten dizunari. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.
Ez, ene jauna, adeitasun hori ez da gizalege onekoa. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 136. orr.
· Ea hola ikasten duten gizalege hobea! Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.
Aitak, noiz edo noiz, arratsean, Gino Lopeztarren etxera eramaten zuen, bere seme-alabetan serioena iruditzen zitzaiolako, gizalege hoberenekoa, erakusteko modukoena. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 71. orr.
bartzelonako gizalege ordenantzak (3); da gizalege (5); da gizalege onekoa (4); da gizalegea (4); dut gizalegezko (3); eta gizalege (4); eta gizalegea (6); eta gizalegearen (5); eta gizalegez (7); ez da gizalege (5); gizalege falta (3); gizalege handiz (8); gizalege onekoa (4); gizalege ordenantzak debekatu (3); gizalegeak agintzen (4); gizalegeak hala (4); gizalegeak hala agintzen (3); gizalegearen ordenantza (6); gizalegez agurtu (3); gizalegez eta (3); gizalegez jokatu (4); gizalegez jokatzen (4); gizalegezko diosalak (9); gizalegezko diosalak egitera (9); gizalegezkoa da (3); gizalegezkoa da (3); gizalegezkoa ez (3); gizalegezkoa ez (3)