Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arroza gisatuz egindako risotto klase konta ezinak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Eta noiztik ama Isidorak ez diela saltsan gisatuta, moko luzea paparrean behera sartuta [oilagorra] prestatu? Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 171. orr.
Oilasko gisatuaren lurrina. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 135. orr.
Bere idi gisatuaren erdia eta ogi xerra oso bat. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 189. orr.
Bazkaria eta afaria berdintsu dira: arroza, ilarrak, gisatu pixka bat, barazkiak ongi egosiak piper hautsarekin eta espezia bizi-biziekin. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 31. orr.
Beraz, gisatu hau gustura jan eta bete dezagun haren azken borondatea. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
Gisatuari bizitasun pixka bat emateko. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.
Ez du probatu ere egin gisatutik. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 162. orr.
Sukaldaritza lehiaketan, nork prestatuko duen gixadu hoberena (gixadua aratxe saltsaki bat izanki). Herria 2004-03-18
Paul D-k begiak jaso zituen haragi-gisatutik. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 183. orr.
Hil baino egun batzuk lehenago, atondu zuen arkume-gisatu hau. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 161. orr.