Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

frijitu (ETCn 2.177 agerraldi; orobat prejitu ETCn 21 agerraldi, eta frejitu 7 agerraldi), friji, frijitzen 1 du ad dirakien olio edo koipetan (janari bat) egosi.

Biok jaikitzen ginen arrautzak frijitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

Arraultze batzuk frijitu nizkion eta kafe pixka bat berotu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 126. orr.

Oliotan ondo frijitu lehendabizi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 186. orr.

Patatak zuritu eta zatitu, tipularekin frijitu, arrautzak irabiatu, [...].  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

Alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Irinetan frijitutako perkak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Legatz xerra batzuk oliotan frijituak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Hirugiharra frijitutako oliotan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 109. orr.

Frijitzearen soinua orkestra sinfoniko baten melodia bezain goxoki iragaiten zen beharrietatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bi sosen patata frijituak eta eskutada bat errefau.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Aspaldi zuen jana bere patata frijituzko zorroa.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.

Arroz zuriaren gainean arrautza frijitu bana jartzen genuen platerean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 94. orr.

Mahai gainean zeukan tomate frijitu potea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 66. orr.

Jantokian jarraituko zuten arrautzak maionesarekin eta muskuilu frijituak jaten, koipetan ezpainak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Zerri puska frijituak eskatu zituen.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 150. orr.

Plater baten erdian tomatetan jarritako gibel zati frijitu bat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 97. orr.

Arto frijitua tipula berriekin eta gurinarekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 144. orr.

Jaten ziren goxoki bakarrak, mahaian betiere, zera frijitu batzuk ziren, "smarren" izenekoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Etxekoandreak olio frijituaren usaina zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 23. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Saget andereñoak, aldiz, frijitu hotz sorta bat usaindu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Frijitu hotzak saskiaren barrura amildu ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Frijituak egiten saiatua nintzen, kotoi hidrofiloa labe elektriko baten xaflaren kontra zapaldurik edukiz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Frijitu usaina dago, eta leihoa ireki duzu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 87. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus